Soinugela

Noizean behin, gai bat hartu eta haren gaineko musika aukera aurkezten dizuegu, Bob Dylanek aspaldi egindako Theme Time saio tematikoen ideia hartuta. Gaurko saioan zubiei buruzko kantuak aukeratu ditugu. Zubiak bi aldeen arteko loturak dira, askotan batasunaren metafora ere bai. Ibaia (Ruper Ordorika), Misty Morning, Albert Bridge (The Pogues), Building Bridges (Pink Floyd), Puente a […]

irakurri gehiago →

Aritmetika arazoak aukeratu dugu gaurko urrezko kantutzat. Joseba Tapiak eta Koldo Izagirrek idatzitakoa, Tapiaren laukoteak Azkaraten zuzenean grabatutako bertsioa entzun dugu. Paul Brady irlandarra izan dugu jarraian gonbidatu. 2001ean Dublinen zuzenean grabatutako I Want You to Want Me.kanta handia entzun dugu, baita Van Morrisonekin batera egindako Irish Heartbeat ere. Jamaikatik ere igaro gara eta bertan […]

irakurri gehiago →

Gaurko urrezko kantua aspaldian Dr. Feelgood-ek grabatu zuen Wilko Johnson-en She Does it Right izan da. Jarraian, Alton Ellisek Jamaikako rocksteady-aren garaian egin zuen La la means I love you izan dugu. Gero Imanolek Klabelin Komik taldearekin grabatu zuen Josepa Mendizabal Zaldibian entzun dugu. Kantua Gabriel Arestiren hitzekin konposatu zuen Karlos Gimenezek orain dela 37 […]

irakurri gehiago →

Batzuetan kantuek denbora gutxian lortzen dute urrezko domina. Berri Txarrak-ekoek grabazioz grabazio hobekuntza eta beti aurrera. Infrasoinuak pasa den udazkenean kaleratu zuten baina gaurko urrezko kantua bertatik atera dugu. Spoiler izeneko abestia. Gero Katedral bat ere entzun dugu. Bide horretatik, Gorka Urbizu tartean dabilen Peiremans ekarri eta taldearen hiru kantu entzun ditugu: Joan Zinen, Bemidji […]

irakurri gehiago →

Eskorbutoren Maldito país kantuarekin hasi garen arren, gaurko urrezko kanta Kaliforniako The Runaways taldeak egindakoa dugu. 1976an kaleratu zuten euren lehendabiziko grabazioa. The Runaways, Kim Fowley-ek sortua, neskatilek sortutako lehenengo rock taldea izan zen. Cherry Bomb izeneko abestia taldearen lehenengo singlea izan zen. Blackmail B aldean zetorren kanta, baita Lou Reedek konposatutako Rock’n’roll eta You […]

irakurri gehiago →

Ashley Hutchings baxu joleak sortu zuen Steeeleye Span taldea 1969an, Tim Hart eta Maddy Prior-ekin. 1972an taldea bide guztiz tradizionaletik aldendu zen. Rick Kemp, Bob Johnson eta Peter Knight sartu eta Hutchings zein Martin Carthy joan ziren. Below The Salt bildumatik kantu batzuk entzun ditugu. Spotted Cow gure gaurko urrezko kantua dugu, gero Gaudete, John […]

irakurri gehiago →

Gaurko urrezko kanta Bob Dylanen “ Farewell Angelina” izan da. Saioaren abiapuntua izan da, ondoren Eskorbuto taldearekin bukatu dugu. Dylanen ostean, Joan Baez entzun dugu, kantu hori Andaluciako Los Payos taldeak egin zuen gaztelaniaz;  “Adios Angelina” deiturikoa. Ondoren Eskorbutok punk  estilora eraman zuen, “Adios reina mia” izenarekin. Azken hamar hilabeteotan Van Morrisonek hiru lan berri […]

irakurri gehiago →

Gaurko urrezko kantua Pepesito Reyes piano jole kubatarrak ekarri digu. El Manisero ospetsua entzun dugun bertsioan Estrella Morente abeslari granadarrak egin du ahotsaren lana. Gero Joseíto Fernandezen Guantanamera ere entzun du. Honetan Pepesitok descarga delako inprobisazioa egin du. Johnny Cash 2003an hil zen eta, orain, bere semeak Forever Words bilduma ekoitzi du. Bertan, Cash miresten […]

irakurri gehiago →

The Black Crowes taldea 1990ean sortu zen. Euren eskutik ekarri dugu gaurko urrezko kantua, Hard to Handle. Kantu hau taldearen lehendabiziko grabazioan zegoen eta George Drakoulias-ek ekoitzi zuen. Stephen Stills eta Chris Hillman-ek 1971n Manassas zazpikotea sortu zuten, rock’n’roll, latin, blues, bluegrass eta abarreko eremuetatik hartu zituzten elikagaiak. Bi disko grabatu zituzten jarraian, baina 2009an […]

irakurri gehiago →

Gaurko urrezko abestia Dylanen eskutik datorkigu, baina Buddy Millerren ahotsean. Ohioko Millerrek 2004an grabatu zuen With God on Our Side kantuaren bertsioa entzun dugu, kontraesanez betetako mundu hau aztertzen duena. Bi urterik behin Doctor Deseo taldeak lan ikaragarri bat oparitzen digu. Aurtengoa opari hirukoitza da: kantu berriak, liburu ederra eta bideoak. Entzun ditugun abestiak: Adios, […]

irakurri gehiago →