Potto

POTTO: Bertso-botika, prest!

apirila 17, 2019 | 0 Komentarioak

POTTO saioaren azken kolpe honetan, Pottopsikotiko-depresiboentzako botika prestatu dugu, ale txikietan banatua:  KORRIKAren harira bi opari txiki (Maialenen mezua + Aroa Arrizubietaren bertsoak), Deustuako jaietako bertso-jaialdia (kantuan bost bertsolari Arkaitz Estiballesen aginduetara: Onintza Enbeita, Igor Elortza, Ander Anakabe, Andoni Egaña eta Jone Uria) eta azken buruko lez, Diman izan zen bertso-poteoa (kantuan Aitor Sarriegi eta […]

irakurri gehiago →

Txapelketitisak harrapatu gaitu eta txapelak banatzea gustuko dugunez, gaurko POTTO saioan Nafarroako eta Arabako bertsolaritza finalez gozatu ederra hartu dugu. Ahizpatasuna kiroldegian izan zen saioan, Julio Sotok eskuratu zuen punturik gehien, eta, hortaz, txapela Gorritira alde egin du (bosgarrenez). Eta, zazpigarren alabak badu txapeldun berria, Abetxukora joan da Arabako txapela, Iñaki Viñasprek aurrenekoz lortu baitu […]

irakurri gehiago →

Arabako Bertsolari Txapelketaren finalaren atarian, Araban egun presente dagoen bertsolaritzaren ekosistema ekarri dugu uhinetara. Aintzane Irazusta bertsozale eta urte askoan txapelketaren gai-jartzaile izandakoa elkarrizketatu dugu, prosa bideratuan. Era berean, zapatuarekin batera Gasteizko Printzipal Antzokian taulagainean izango diren sei bertsolarien kantuak aurkeztu eta sailkapen-fase zein finalerdietako lan eta ariketa batzuk ekarri ditugu. Hurrengo saioan, txapelketitisak beteko […]

irakurri gehiago →

Beste POTTO bat aireratu dugu, Bilbo Hiria irratian. Gaurkoan Nafarroako bertsolari txapelketa aztertu dugu (finalean kantatuko duten bertsolarien ariketa bana eskaini) eta Eneko Fernandez elkarrizketatu. Prosa eta bertso-kantuak + agenda-proposamena

irakurri gehiago →

Lizentziarik gabe zein lizentzia edukita… POTTO saioa entzungai dugu Bilbo Hiria irratian. Azken kolpe honetan, domekan, Portugaleten jokatu zen Bizkaiko Taldekako txapelketaren ariketa batzuk dira entzungai (POTOJORRAN, ELORRI eta FAR WEST) eta aurreko egunean, zapatuan, Deustuako herriko tabernan izan zen AFERAK ekimenaren baitako bertso-bazkariaren kantu-errimak (ALAIA MARTIN, AMETS ARZALLUS eta AITOR SARRIEGI) Zelan ez, agenda-proposamena […]

irakurri gehiago →

Bertsoaren kantuek Bizkaiko herriak hartuko dituzte beste behin ere, Bizkaiko taldekako txapelketan, eta martxoaren 1ean izan dugu bigarren hitzordua, Leioan. Bertan, Plentzia-Lemoiz herrietako BASORDAKO GORRINGOAK, Mungiako TAKET bertso-eskolako kideak eta LEIOATIK LEIOARA taldeen arteko bertso-norgehiagokan. epaileen delibero diktatorialak TAKET bertso-eskolakoak jo zituen garaile, LEIOATIK LEIOARA taldekoekin izandako lehia estua eta gero (BASORDAKO GORRINGOEK ere ale […]

irakurri gehiago →

Jartzazu POTTOrik bizitzan. Gaurko saioan BERTSOERRONDA sariketaren akabuko kanporaketa izan dugu aztergai. Erronda kaleko BIRA! kulturgunean jokatu zen 4. kolpea eta seikote gaztea (edo) izan zen kantuan: Ander Ucelay, Garazi Navarro, Aitor Zelaieta, Lurdes Ondaro, Iraitz Mateo eta Aritz Landeta. Finalaren atarian saio txukuna egin, eta primizia mundialean (eta aukerakea diktatorialean) dituzue zenbait ale, buru-belarrien […]

irakurri gehiago →

BERTSOERRONDA ekimenaren hirugarren kanporaketa aztertu dute Ibon Burgoak eta Erlantz Ibargurengoitiak Bilbo Hiria irratiaren POTTO saioan. Bilboko La Villa tabernan jokatu zen BERTSOERRONDAREN 3. KOLPEA, eta seikote gaztea izan zen taulagainean (Maite Sarasola, Ane Peñagarikano, Asier Alcedo, Unai Mendiburu, Enare Muniategi eta Gontzal Belategi). Ahots gazteak entzun eta gero… eta bertsoen kantuak prosarekin nahastu behar […]

irakurri gehiago →

Maite dugu, maite, POTTO egitea. “Ezebez esan barik, hobe potoa”, horixe entzunda genion Apolo lagunari, bere ohiko marmarrean. Gaurko saioaren hasiera berarekin izar artean kopla-kantuan biliko den Jon Lopategi zendu berriari eskaini diogu. Bigarren atalean umorea nagusi eta Markinako Akerbeltz gaztetxeko saioa izan dugu gozagai (Akerbeltz bertso-sariketa), BERTSOERRONDAren bigarren kanporaketaren laginekin batera. Aukeraketa diktatorialean, nahibesteko […]

irakurri gehiago →

Bertsolaritza hizpide dugun saioan, bertso freskoak ditugu opari. Ageda martiriaren bezpera egunean, urtero legez, Bilbon ibili ginen Algara konpartsako kideak (potojorran bertso-eskola geriatrikoaren laguntzaz). Kantuak eta koplak izan ziren nagusi. Ezin ahaztu ekainaren 26an Barañainen izan zen Bertso-eguna. Bertsoen aukeraketa diktatoriala, Bilbo Hiriaren POTTO saioan.

irakurri gehiago →