BILBO HIRIA IRRATIA

Ekialdera begira jarri ditugu gaurkoan POTTO saioaren mikroak. Gipuzkoako Bertsolari txapelketa abian da aspaldian eta, azken fasean sartuta dugun honetan, 5 final laurdenak aztertu ditugu. Ibon Burgoa soinu-teknikari lanetan eta Erlantz Ibargurengoitia esatari, Andoain, Eibar, Irun, Azkoitia eta Azpeitia herriak bisitatu ditugu, taulagaineko bertsolariek kantatutako bertsoen aukeraketa diktatoriala ekartzeko. Gozatu Biba el verso! Lagun on […]

irakurri gehiago →

Durangoko azokaren atarian gaudela sumatzen da, piperpolistarrok mahai liburu eta diskoz beteta ditugu denak berriak, denak labetik atera berriak. Tristtan Mourguyk ere lan berria argitaratu du, “Sargia” deiturikoa. Donibane Lohitzuneko kantariak oraingoan hirukote formatura salto egin du. Formatu horretan grabatu eta diskoko kantua zuzenean aurkeztuko dituzte. azaroaren 14ean Bilboko Bira kulturgunean izango da. Hitza eta […]

irakurri gehiago →

Urtebete daramagu dentosofia praktikan eta gustuz txundituta gabiltzanez, prozesuan bidelagun dugun dentista ekarri dogu irratira. Dentosofia-ren marabillak partekatzea genekarren asmo, eta bidean gozo, beste adarbide batzuetan ibili gara, itzel interesatuta, ia ordubetea joan arte. Ze. profesioaren panorama orokorrari buruz berbaz (dentista kopurua asko igo dela, frankiziak agertu direla prezioak jaitsiz eta dentistak atzerrira lan bila […]

irakurri gehiago →

SOINUGELA: Anje Duhalderekin solasean

azaroa 4, 2019 | 0 Komentarioak

Gaurko Soinugelan izan dugun kantari-kantugilea, Anje Duhalde, ez da gonbidatua izan, ezinezkoa baitzen, izan ere Anje Bilbo Hiria irratiko sortzaileetakoa dugu, bere etxean izan da, beraz. Anje Duhalde (Arrangoitze, Lapurdi, 1950) euskal kantagintza garaikidearen aitaponte modukoa izan da. Hastapenetan El Fuego taldean bateria jole ibili zen, gero Mixel Ducau eta Daniel Landart idazlearekin batera, Errobi […]

irakurri gehiago →

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Maddi izeneko lagun bateri

azaroa 1, 2019 | 0 Komentarioak

Maddi izeneko lagun bateri dedikatuko diogu irratsaioa, gure laguna delako eta maite dugulako den bezalakoa.

irakurri gehiago →

Gai-jartzailerik gabeko saioak izan ditugu gaurkoan entzungai. Domekan zein astelehenean, Mungian eta Gernikan hurrenez hurren izandako bertso-saioetako alerik preziatuenak, aukeraketa diktatorialean. Domekan, eta Mungiako Lore Jokoetan izan zen balkoitik balkoira saioan, kantuan izan ziren Sustrai Colina eta Jone Larrinaga; astelehenarekin batera, berriz, Gernikako urriko akabuko astelehenaren aitzakian bildu ziren Onintza Enbeita, Andoni Egaña eta Sebastian […]

irakurri gehiago →

Camarón de la Isla flamenko garaikidearen erraldoia izan zen. 1978ko udan Madrilgo estudio batean La leyenda del tiempo LPa grabatu zuen Camaronek, Amador anaiak, Tomatito, Kiko Veneno, Manolo Rosa eta besterekin, bere estiloa hankaz gora jartzen. Handik atera dugu gaurko gure urrezko abestia, La leyenda del tiempo. Gero, funtsezko disko horretatik beste hiru kantu entzun […]

irakurri gehiago →

Talde ezberdinetan ibili ostean  Iker Martinez de Zuazo bere bakarkako bigarren lana aurkezten dabil “Lurralde berriak” 11 kantu berri. Gurean izan da  Iker eta lurralde berri horiek berarekin batera ezagutu ditugu, Askatasun pertsonala, maitasuna, galera, tristura, bizitza erdiko krisia, heriotza, aurrera egitea… Hitzak, bere bizitzaren momentuko erradiografiak dira, mamuak uxatzeko, eta barruan daukana ateratzeko bidea.

irakurri gehiago →

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: MARRUBIZKO BATIDOA

urria 25, 2019 | 0 Komentarioak

Gaur txiste lehiaketa ospatu dugu irratian. Ondoren, ondo amaitzeko, postre gozo baten errezeta ikasi dugu.

irakurri gehiago →

PlayPlay

Beste bala bat ekarri dugu bertsolaritza ardatz duen POTTO saioan. Gaurkoan Delorean partikularra hartu eta 2019ko udara egin dugu salto. Abuztuaren 21ean, Bilboko Aste Nagusiaren baitan eta Algara konpartsan, Aste Nagusiko bertsolari gazteen II. sariketa ekarri dugu gogora: Maite Sarasola gai-jartzaile zutela, bertan izan ziren kantuan Xabat Illarregi, Iruri Altzerreka, Aner Peritz “Euzkitze” eta Garazi […]

irakurri gehiago →