BILBO HIRIA IRRATIA

Gaurko urrezko kantuek Komunean dute ezaugarri erotikoa. Lehenengoa Hego Karolinako soul kantaria. Marvin Seasek 1986an grabatu zuen Candy Licker entzun dugu. Kantu hau ez zuten AEBetako irratietan jartzen eta antzekoa gertatu zen Europan arinago, 1969an, Serge Gainsbourg eta Jane Birkinen Je t’aime… moi non plus kantuarekin, eta hau ere entzun dugu. Aurten, 49 urte grabatu […]

irakurri gehiago →

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: AMAMA TA BIZIKLETA

azaroa 22, 2019 | 0 Komentarioak

Gaur Lur eta Hodeik amamari irakatsi diote saiatu behar dela gauzak egiten, nahiz eta batzuetan pentsatu, txarto aterako zaigula. Gainera txarto ateratzen zaigunean zerbait gauza berriak sortzeko aukera bihurtu dezakegu.

irakurri gehiago →

POTTO: XILABA taldekako txapelketaren finala

azaroa 21, 2019 | 0 Komentarioak

Sartaldeko kapitaletik sortaldeko lurraldeetara begira jarri gara gure POTTO saioan. Isturitzen joktu zen XILABA taldekako txapelketaren finala aletu dugu KANALDUDEren lagunen eskutik, eta bertsorik onenak ekarri, aukeraketa diktatorialean. EZ OTOI PENTSA eta HASTA LA 2TORIA taldeak izan ziren buruz buru, bazkari ederraz disfrutatu eta gero Isturitzeko herriko gelan bildu ziren entzuleen gozamenerako. Xiberu, Lapurdi eta […]

irakurri gehiago →

SOINUGELA: Os Resentidos, Playing For Change

azaroa 20, 2019 | 0 Komentarioak

Gaurko urrezko kantua Galiziatik datorkigu Anton Reixaren Os Resentidos taldearen eskutik. 1986an grabatu zuten Galicia canibal (Fai un sol de carallo) eta berehala rock bravú izeneko galiziar rockaren ikurra bilakatu zen. Playing For Change Kalifornian sortutako bakearen aldeko ekoizpen musikala dugu. Mark Thompsonek Santa Monican 2004an Roger Riddley kale musikaria edo busker-a Stand By Me […]

irakurri gehiago →

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: ERREZETA GOXO GOXOA

azaroa 15, 2019 | 0 Komentarioak

Lur gaur haserre dago, atzo ez zioten erosi merezi zuen pirule. Eskolako lanak  ondo ez egiteagatik. Haserraldiak kentzeko errezeta gozo bat ekarri dugu…presta dezagun!

irakurri gehiago →

POTTO: XILABA txapelketaren bi final aitzinekoak

azaroa 14, 2019 | 0 Komentarioak

Joan da beste POTTO saio bat, hankaluzearen eta errima progresiboaren errepublika librean. Gaurkoan taldekako XILABA txapelketaren bi final aitzinekoak izan ditugu aztergai: Baiona eta Muskildi, geraleku. Final aitzinekoak joanda, beraz, finalerako txartela eskuratu dute “Ez otoi pentsa” eta “Hasta la 2toria” taldeek. Zapatu honetan da azken kolpea, Isturitzen.  

irakurri gehiago →

Aurten The Beatles-en Abbey Road diskoaren 50. urteurrena izanik, edizio berria kaleratu dute. Guk aste honetako urrezko kantu legez John Lennon-en Come Together abestia entzun dugu bi grabazio ezberdinetan. Abbey Road disko honetatik beste kantu batzuk ere dastatu ditugu: Something eta Here Comes the Sun. Frank Solivan & Dirty Kitchen bluegrass talderik onenetakoa da gaur […]

irakurri gehiago →

SAREAN ZEHAR: 283. edizioa

azaroa 11, 2019 | 0 Komentarioak

Aste honetan hauteskundeak errepikatu eta gero, gure programan birpasatuko ditugu web orrialdeak izan dituzten arazoak, birusak, erasoak eta lege dekretuak direla eta. Besteak beste, Facebook edo Microsoft hartu dituzten azkenengo neurriak komentatuko ditugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena.

irakurri gehiago →

SAREAN ZEHAR: 282. edizioa

azaroa 9, 2019 | 0 Komentarioak

Aste honetan, atal berri bat estreinatzen dugu, bideojokoei buruz hitz egiteko. Hori dela eta, gure berrien atala partekatuko dugu, eta Netflix, Samsung edo Europar Batasunaren Berriak komentatzeaz gain, Fornite-ren denboraldi berriari buruz hitz egingo dugu ere. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena.

irakurri gehiago →

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: BASERRIKO ANIMALIAK

azaroa 8, 2019 | 0 Komentarioak

Aste honetan Lur eta Hodei txango batean egon dira, primeran pasatu dute eta gauza berri batzuk ikasi dituzte  animaliei buruz. Zuek zenbat dakizue animalieei buruz?

irakurri gehiago →