Eremuz kanpo

Eremuz kanpo

no image

Eremuz kanpo 2X11 – Zine-txokoa

uztaila 3, 2014 | 0 Komentarioak

Gaurko saioan, aldaketa dakargu. Xabier Landabideak atseden hartu eta Iraia Biteri eta Eneko Olazabal gara hizketan arituko gatzaizkizuenak. Asmoa, Gabriel Aresti euskaltegiko eta Kafe Antzokiko 2013-2014 denboraldiko zine-txokoan izandako 8 filmei atzera-begirakoa eskaintzea: Diot-Gabriel Aresti, Euskara jendea, Urte berri on Amona, Amerikanuak, 80 egunean, Agian, Alaba zintzoa eta Mugaldekoak.

irakurri gehiago →
no image

Eremuz Kanpo 2X10 – Eraserhead

uztaila 2, 2014 | 0 Komentarioak

Aluzinazioa da Eraserhead. Azidozko edo peyotezko edo perretxikozko edo besterik gabe bizitza deritzogun nahasketa biokimiko horrek eragindako bidaia txarra. Aluzinazioak bizi du Henry, gau giroko desertu fabrikazko horrek. Bakardadea hitsa zaigu, baina laguntasunak kontsolamendu eskasa eskainiko digu hemendik aurrera ere. Gehiegi tardatzen duten igogailuek eta etxera sartzeko zaudela korridorera irteten zaizkion auzokide ustez adeitsuak. Giro […]

irakurri gehiago →
no image

EREMUZ KANPO: 2X09 – reWerner Herzog

ekaina 3, 2014 | 0 Komentarioak

Zertarako kontatu dagoeneko ezagutzen dugun istorioa? Zertarako ibili dagoeneko ibilitako biderik? Agindutakoa zor, Herzogekin gatozkizue atzera. 9. Eremuz kanpoko honetan, Herzog berriro; Herzogek berriro egindakoak. ReWerner Herzog. Erremixaren kultura, apropiazionismoa… dena esanda dagoenean, goazen berriro esatera, goazen desberdin esatera, edo goazen esatera zer dakarren berdin esateak. Zinemagile alemaniarraren bi film. Bi istorioen ardatz, mutiplo komun […]

irakurri gehiago →
no image

EREMUZ KANPO: Betelanak 2

maiatza 28, 2014 | 0 Komentarioak

Zinemaz eta telebistaz haraindi bada intereseko irudi eta soinurik XXI. mende honetan. Orain arteko ibilbidean inoiz bideojokorik aipatu dugun arren (Skyrim kasu), zortzigarren saio honek eskaintzen digun aukera baliatu nahi dugu bideojokoen esparruan aurkitutako harribitxiak aurkezteko. Gaurkoan benetan berezia den joko bat aurkeztuko dugu: Superbrothers: Sword and Sworcery EP, jokoaren izaera azaltzea izenburua itzultzea bezain […]

irakurri gehiago →

Ez zaio alkaterik hurbildu, hiriak hain ohiko dituen egun umeletan adin guztietako ugaztunei laban eginarazten dien zubi polemiko eta juridikoki problematikoen inguruetan plano osagarriak errodatzen ari dela, grabatzen ari dena grabatua izateko. Grabatzen ari direnekin batera argazkian ateratzeko. Ez dugu, hortaz, Werner Herzogen filmografiari buruzko errepaso azaleko eta liserierrazik irakurri frankismoarekin aspaldi lerratutako Bizkaiko egunkaririk […]

irakurri gehiago →