Eremuz kanpo

Eremuz kanpo

no image

Eremuz Kanpo 4×06: “Paperezko pilulak”

azaroa 26, 2015 | 0 Komentarioak

Irratsaio hau  papererako eginda dago. Zehazki, 2015eko neguan eskura egongo den Pop Pilulak aldizkarirako. Baina zinema, irratia eta fanzineak nahastu egiten ditugu aspaldi. Honatx gure nahasmenaren aurrerapen bat. Eszenak, edo eszenak idazteko aitzakia, honako hauek izan dira: In the mood for love, Wong Kar Wai; Zinemagile boltxebike baten memoriak, Dziga Vertov Taldea; ; Moznosti dialogu, […]

irakurri gehiago →
no image

Eremuz Kanpo 4×04: “Mikel Laboak 1”

azaroa 7, 2015 | 0 Komentarioak

Ez gara mito handitako pertsonak Eremuz Kanpon. Izen batzuk sobera errepikatzen baditugu gure saioan, ez da hainbeste Olinpoan ditugulako, baizik eta ez dugulako zinema asko ezagutzen, eta gutxiren lanez asko esan daitekeelako. Baditugu bakan batzuk, ordea, eta malabarismoak egin behar badira ere, gureratu nahi ditugu aldian-aldian. Gaurkoa bada, dudarik ez da, idoloa guretzat. Inork esaten […]

irakurri gehiago →
no image

Eremuz Kanpo 4×01: “Lau”

urria 16, 2015 | 0 Komentarioak

Hirugarren denboraldia amaitu behar, laugarrenari ekiteko. Ilun amaitu genuen, nordic noire giroan, Iratxe Fresnedarekin batera, zerbait berezia egiteko asmoz. Denboraldi amaierak bereziak izaten baitira; ezarian aldatutakoek egindakoek eta desegindakoek eztanda egiten baitute sarri, eta, nola ez, ezustekoak gertatzen dira. Denboraldi berriarekin pertsonaia berriak ageri dira, garrantzia hartuz joango direnak, eta tratamenduak aldatu ohi dira. Amaieretan, […]

irakurri gehiago →
no image

Eremuz Kanpo 3×10 “Svankmajer bigarrenez”

urtarrila 28, 2015 | 0 Komentarioak

Nahasketa film moduko bat. Komedia psikoanalitikoa deitu diodana. Hala dio Jan Svankmajerren argazki animatuak Pragako kaleetan, Prezit filmaren sarreran. Merke eta soil. Biluzi baina harro, beharrak haginak zorroztuta. Eta gu are merkeago, soilago eta biluziago gatoz. Ez antzezle, ez animazio, ez argazki. Soinuak bakarrik. Katering eta garraioan are gehiago aurrezteko prest. Nahasketa irratsaio psikoanalitikoa dei […]

irakurri gehiago →
no image

Eremuz Kanpo 3×09 “Pop Pilulak”

urtarrila 20, 2015 | 0 Komentarioak

Hitzak eta musikak, paperak eta ahotsak, irudiak eta testu idatziak elkar gurutzatu, elkar agurtu, elkarrekin tarte bat egin eta elkarrengandik ikasten eta elkarrekin haserretzen diren pasarte horiek. Lagun zaharrak eta lagun berriak. Bide berriak, bide guztiak. Pop-aren inguruko fanzine txukunak eta zinemaren inguruko irratsaio eskasak behar baititugu. Kathleen Hannahk Bikini Kill taldean ondo abestu zuen […]

irakurri gehiago →
no image

Eremuz Kanpo 3×08 “Soinuak eta bandak”

urtarrila 7, 2015 | 0 Komentarioak

2014 geroz eta urrunago hark utzi zizkigun artean, hirugarren denboraldiko zortzigarren hau: soinu bandei eskeinia. Hiru beharrean bi gaurkoan: Eneko Olazabal eta Josu Zabalaren eskutik arnasa hartzeko moduko saioa. Bi kide, hiruren beharrean. Eta hiru arau soilik: Pop Kantarik ez Orain arte aipatutako filmik ez Ohiko artistarik ez (eta salbuespen bana, arauko)

irakurri gehiago →
no image

Eremuz Kanpo 3×05 “Denbora”

azaroa 27, 2014 | 0 Komentarioak

Denbora eta bizitza. Zinema eta denbora. Filmak denbora objektiboa zalantzan jarri eta denbora subjektiboetan murgiltzeko aukera bezala. Soinu bandan berriz Michel Legrand, Ludovico Einaudi, M-ak Corinne Marchand, Blondie, Bach, Julie Delpy, Bety Mugan, Flaming Lips, Family of the Year eta Anari. Eta opari, hizgai izan dugun film batetako pasarte gogoangarria. Cleo 5etatik 7etara:

irakurri gehiago →
no image

Eremuz Kanpo: 3×03: “Oroit”

azaroa 11, 2014 | 0 Komentarioak

Zinema memoria ariketa bailitzan erabili izan dute, darabilte, darabilgu askok. Euskarri fisikoa ematen zaio oroimenak bestela trakeski, era sortzailean gordeko lukeenari. Zera hori soinu-iruditan, gertakari segidan jartzerakoan, ordea, oroitzea ekintza aktibo bihurtzen da, eta irakurketa hutsa lirudikeena idazketa bihurtzen da. Andrei Tarkovskik behin pentsatu omen zuen publikoari zirrara eragiteko erarik behinena kamera aurrean haren ama […]

irakurri gehiago →
no image

Eremuz Kanpo 3×02: “Gaua gauekoentzat”

urria 31, 2014 | 0 Komentarioak

(guek ere, banpiroak garete: lehenengo pertsonan idatzitako saio bat) Arima lapurrak, munstro odolzaleak, ume-bahitzaileak eta deabruak omen gara. Baina egunekoek josi zituzten lege eta arauz haien orduak eta haien lurrak. Haiek jantzi ziren debekuz eta zigorrez, ez gu. Beraiek marraztu zituzten mugak eta altxatu zituzten hormak, eta gugandik babesteko zirela esan zuten. Haiek piztu zituzten […]

irakurri gehiago →
no image

Eremuz Kanpo 2×14: Ezin gara hemendik irten

urria 9, 2014 | 0 Komentarioak

Geu ere, hamalaugarren eremuz kanpokoan, irteera bila gabiltza, baina ezin gara hemendik atera. Atera ezinik gabiltzala, Kynodontas edo letagina film greziarra, Buñuelen Aingeru suntsitzailea edo El ángel exterminador, Presoa, The prisoner telesaila eta Edgar Allan Poeren Heriotza gorriaren maskara izango ditugu hizpide. Ezin atera hemendik, ezin egin ihes, baina ez giltzapetuta gaudelako. Ustez libre gara, […]

irakurri gehiago →