Berbaz

Luze eta zabal ibili izan da Ibone munduko bazterretan eta Unibertsitateko txokoetan azken hamarkadetan. Bere jaioterri Algortako eta inguruko garapenak mina eta kezka eragiten dio aspaldi (lurraldearen %90a urbanizatua, ze arbolatan igongo dira gure umeak?) eta bere lan-bidea horreninguruko gaietan ematen du: biodeibertsitatea aztertuz, eta eraginak ebaluatuz egoera hobetzearren eta ingurumen politikan eragiteko ezagutzan sakontzen. […]

irakurri gehiago →

Sorgin eta ekin hitzak nahastuz asmatu zioten izena iraultegiari. Irauli nahi dute zientzia alorra apur bat, arnasa eman lurrari. Patriarkala izan da nagusiki zientzia sistema, mendetan eta zientziari lotzen zaion objektibotasun horretatik urruna. Emakume jakintsuak gehiengo izan diren zientzia alorrak baztertu (eta zigortu) izan ditu sistema hegemonikoak, balioz hustu, eta unibertsitate eta botere guneetatik kanpo […]

irakurri gehiago →

Lur-ama, eguzki aite eta ilargi amama eta itsasoko ura. Azken hogei urteetan munduko bazterretan ibili izan da sarri aspaldiko jakituriak jasotakoengandik ikasi eta ikasi elikadura eta osasunari buruz. Bai alde fisikoa bai energetikoa zaindu behar ei ditugu osasuntsu egoteko. Emakumeak izan dira batez ere jakintsuak, txamanak. Gurean ere, haiek ei ziren sendabideetan zein akelarreetan gidari. […]

irakurri gehiago →

BERBAZ: Jorge Gimenez Bech, editorea

5 abendua, 2018 | 0 Komentarioak

Garai baten, urte dexentetan, oso-oso estu bizi izan zen Jorge, Alberdaniak, enpresak, sistemak, “makinak” gehiago eta gehiago eskatu eta norberak eman eta eman bizi zen, bizitzeaz ahaztuegi, ziurrenez. “Norbera ere makinaren atal bilakatzen da, eta areago, denborarekin, makina itsu”. Galdetu diogu orduan: “aizu, ba ote dago zuen ofizioan (besteetan ere, pare), liburugintza zoro maite eta […]

irakurri gehiago →

Botazaleak edo batazaleak, horiek biologoen arteko espezie nagusiak. Oso lurretan nahastekoa izan da Urtzi txikitatik, eta gaur egun ere holantxe dabil: Ingurumen Zientzietan irakasle eta sagu-zaharrei buruzko ikertzaile eta aditu izateaz gain, ortuan eta mendian dabilenez gustora, bere jakintza Kolore Guztietako Basoen alde jarrita ere badabil, duela urte bete ingurutik, leioaztarra. Abenduaren 1ean gune irekiko […]

irakurri gehiago →

Berbaz: Maite Darceles, Bihotzean Daramagun Munduaz

15 azaroa, 2018 | 0 Komentarioak

Txikitatik idazle ibili dala du gogoan. Ipuin bat idatzi eta eskolan irakurri, lehiaketa bat, blog bati ekin 2007an, eta eraldaketarako enpresa kudeaketari (aholkularitzan dihardu enpresa ekonomia zientziak ikasitako hondarribiarra) buruz idatzi zuen saiakera luzeak erakutsi zion gogoko duela kontua, hilabetetan istorioa buruan izan eta harekin bizitzeko idazte lan luze hori. Gaurko gizarteaz kritikoki hausnartzeko eta […]

irakurri gehiago →

25Hirian gabiltzala, toki baterantza, ibili, eta semaforoa gorri, jira alde batera eta segi ibiltzen, helburutik urruntzen, eta hurrengo guruzbidean, etena topaz gero, beste alde batera egin, eta bidean topatzen duzun objektu deigarri horri erreparatu, landara eder horretara hurbildu, usaindu, eta paretik pasako den lehengoari galdetu, zein da landare hau? Horrela ere joan gaitezke bizitzan aurrera, […]

irakurri gehiago →

Ogibideak hamaika izan ditu eta mudantzak, 15etik gora bere bizitzan.Badu horrek sormenarekin zerikusirik, bai?Eta idazle bati, ematen dio, ez da? Mundu honen baitako mundu piloaz kurios denari. Eta liburuak arinegi irakurtzen dituela esaten badizugu, batzutan saltoak eginda, eta hutsune piloa norbere baitatik betez?Eta idazteaz gain, txikitatik (nork ez? baina zergatik askok adierazbide eta premia hori […]

irakurri gehiago →

Baikor aurkeztu du bere burua. Bizitzan oro har, euskararen geroari dagokionean ere bai. Barmeotarra, 18 urte zenean Bilbora etorri magisteritza ikasten eta bertan agertu zitzaion giro sozio-politiko-afektiboan erroak bota zituen. Sasoi hartako Bermeon heroinak ze gogor jo zuen etorri zaigu berbagaira, eta haietan denboretan agertu ei zana: herri hartan bereziki onak, kalamitatearen aurrean alkar laguntzen. […]

irakurri gehiago →

Txikitan basoan izandako egonaldietan hazi zitzaion Juleni arbolekiko maitasuna eta beti hartzen du plazerra lertxundietan, Irus de Menan kasu. Bizkaiko Foru Aldundiak 55.000 baso hektarea. Horien kudeaketa egokiaren bitartez kontzientzia aldatu dezakegu eta erakutsi kalitateko egurra ekoitzi dezakegula, tokiko orekari eutsiz. Udaletatik ekin behar zaio ere bai, gizartea eta basoa elkarri lotuz. Hezkuntza proiektu interesgarriak […]

irakurri gehiago →