Berbaz

Ikusten ez dana erakutsi, entzuten ez dana entzutera gonbidatu, esan ezin denerako espazioa ireki. Deabrutxoa dugu bakoitzak barruan eta aurre egitea komeni. Itzalari argi eman, begiratu eta bideratuz gero, potentzial sortzaile itzela. Joseba Argintxona, ikasle eta irakasle bokazionala. Galdera nagusiei heldu behar lieke hezkuntzak, “zein naz ni? zer egin behar dut neure bizitzagaz?,…”. Jende asko […]

irakurri gehiago →

Urtebete daramagu dentosofia praktikan eta gustuz txundituta gabiltzanez, prozesuan bidelagun dugun dentista ekarri dogu irratira. Dentosofia-ren marabillak partekatzea genekarren asmo, eta bidean gozo, beste adarbide batzuetan ibili gara, itzel interesatuta, ia ordubetea joan arte. Ze. profesioaren panorama orokorrari buruz berbaz (dentista kopurua asko igo dela, frankiziak agertu direla prezioak jaitsiz eta dentistak atzerrira lan bila […]

irakurri gehiago →

25 urtetik gora abokatu dabilela, familia zuzenbidean nagusiki, bai zibilean bai penalean, Amaia Uskola. Azken urteetan gehituz doan gizarteko arazo larri batez mintzatu gara: sikikoki ez-gai diren pertsonentzako administrazio eta lege aldetiko babes eskasa, 18 eta 65 urte artekoetan diren gaixo larrietan itzela. Eta Amaia ere, arazoaren handiak larrituta. 2050erako, Munduko Osasun Erakundearen arabera, 3 […]

irakurri gehiago →

Pausaldian dabil. Esate bat da hori, ume biren amarentzat, fisioterapia eta osteopatia kontsultan (“neure erara osatzen laguntzen dut, modu heterodoxoan, jakintza, esperientzia eta intuizioa uztartuz. Titulu askodun mediku ugarik ez daki jendea tratatzen, eta hori ezinbestekoa da inori laguntzean. Iruzurra ere ugari arlo honetan, sufrimenduak diru asko ematen baitu”) ere ari bait da Gordexolan, eta […]

irakurri gehiago →

Aidean sentitzen da, bezero moduan tokian sartu, bertako langileekin harremana egin, etxeko giroa usaindu, eta “gustura hemen”; edo “berriz hona, laster”; edo “lagunei gomendatzekoa, berehala!”. Esperientzia eta espazioa ondo diseinatu dute. Bihotza jarrita dago bertan, enpatia handia, tokian/zerbitzu prozesuan nahastuko diren langile, bezero, erabiltzaile eta abarrek zer beharrizan duten ondo aztertu dute; erakarri nahi lituzketenei […]

irakurri gehiago →

Gizarte ekintzailea, idazle eta langile, “norbere buruari traizio handiegirik egin gabe bizi nahi izan dut”. Izan ere, morrontza, esklabotza nagusi omen da botere publiko-pribatuek bat egiten duten sasoiotan. Paradoxikoki, lehen baino askeagoak gara zentzu askotan, sexu aukeretan edo elizaren zapalketatik, kasu. Baina aske eta duin bizitzea zaila da boteredunen mendekua eta mehatxua bolo-bolo dabiltzanean, denean. […]

irakurri gehiago →

Hogei urtetik gora eman ditu hip-hop munduan eta gaur egun erreferentea da eukal rapzaleen artean. Oso gizonezkoen eremua, eta oso matxista. Musika “industria” osoa ere oso gizonen mundua, gogorra. Asko pairatu izan du alde horretatik eta hortik berdintasunaren eta eraldaketaren aldeko kontzientzia eta ekin argia La Basuk. Beti izan da irakurtzekoa, idaztekoa, asko pentsatzekoa, eta […]

irakurri gehiago →

Beharbada auzokoagaz dantzatzen ikasi behar dugu gehiago, auzokoagaz burruka estatiko batean lotu ordez. Normalak dira pertsonen arteko haremanetan aldikako gelditzeak, blokeoak, antzualdiak. Mugak agertzen ari dira. Horiekin jolasten jakinez gero eta beste leku batera eraman gaitzake horrek. Zerbait berria, emankorra, oparoa ager daiteke. Begirada konstrukzionistak horretan lagundu gaitzake. Errealitatea, egia bakar, tinko eta aldaezientzat izan […]

irakurri gehiago →

2008an ekin zioten abenturari, existitzen ez zena sortzen, eta posible dela erakusten ari dira. Betean dabil Joseba (garapen iraunkorrean buru belarri sartu zen behinola, familia eta historia berreskuratzeko argiak piztuta) eta taldea ekinean. 2500dik gora bazkide dira 2019an. Autofinantzatutako proiektua, to! Talde lan polita izan da hasieratik, hori oinarrian, antza. Etxetzar bat kontzesioan lortu, inguruko […]

irakurri gehiago →

Luze eta zabal ibili izan da Ibone munduko bazterretan eta Unibertsitateko txokoetan azken hamarkadetan. Bere jaioterri Algortako eta inguruko garapenak mina eta kezka eragiten dio aspaldi (lurraldearen %90a urbanizatua, ze arbolatan igongo dira gure umeak?) eta bere lan-bidea horreninguruko gaietan ematen du: biodeibertsitatea aztertuz, eta eraginak ebaluatuz egoera hobetzearren eta ingurumen politikan eragiteko ezagutzan sakontzen. […]

irakurri gehiago →