Asteburuan ze eingou

Asteburuan ze eingou

no image

ASTEBURUAN, ZE INGOU? Ezetz asmatu…

13 martxoa, 2015 | 0 Komentarioak

Ameskoabarren non dagoen eta bertaratuz gero zein egun ederra(k) igaro deza- ditzakegun? Adi beraz, Iosuk, Agusek, Agurrek eta Apolok eman informazioarekin! Gainera, patata purea okelaz betea nola prestatu ikas dezakegu, “Anai- arrebak” musika talde pasaiarrak plazaratu diska berriarekin gozarazi ditzakegu belarriak eta, nola ez, Gernikako “Lekuek” ekimenaren egitasmo orokorra zein asteburuari erreparatuz prestatu duten mobida […]

irakurri gehiago →
no image

ASTEBURUAN, ZE INGOU?

7 martxoa, 2015 | 0 Komentarioak

Bada, zenbait proposamen berri bezain interesgarri ekarri dizkigute Agur, Agus, Iosu eta Apolok. Gure inguruan gutxi ezagutzen den Lagran herrixkatik gora dagoen Kantabria mendilerro alderako ibilbidearekin batera, barazki menestra nola prestatu zehatz azaldu digute; halaber larunbatean Bilbon “Arrosa Sareko”ek eginen dituzten IV. jardunaldiei buruzko nondik norakoak…eta gauerako K. Antzokian antolatu duten Anestesia taldearen kontzertuaren harira […]

irakurri gehiago →
no image

ASTEBURUAN, ZE INGOU?

27 otsaila, 2015 | 0 Komentarioak

“Hau Pitxu, hau!!” oihuak entzuteko aukera aurkeztu digute gaurkoan Agus, Apolo, Iosu eta Agurtzanek, Altzürükün jokatuko den Maskaradara joateko gomitea eginez; baina ez hori bakarrik: ezagutzen duzue Leizarrate edo San Adrian tunelaren ingurua?, ba al dakizue orburuak nola prestatzen diren?, entzun duzue Anger taldearen “Sute perfektua” diska? Guzti hori Mieltxoren agendarekin batera aste hontako emanaldian. […]

irakurri gehiago →
no image

ASTEBURUAN, ZE INGOU? Ze penaaaa!

20 otsaila, 2015 | 0 Komentarioak

Agurrek eta Agusek kale egin digute!!!! Dena den ez dugu aukerarik galdu Pagasarrin barna ibiltzeko, amantala jantzi eta oilasko bular beteak prestatzeko, J. Mª Beltranen “Hots Larretan” diskarekin gozatzeko eta gomendio gisa jakizue, Bilboko auzo gehienetan aratusteak segitzen duela asteburuan. Badago bai non gozatu!

irakurri gehiago →
no image

ASTEBURUAN, ZE INGOU? Mozorroturik…

13 otsaila, 2015 | 0 Komentarioak

… heldu da gure ekipoa gaurkoan, asteburu irudimentsuz disfrazaturik; Plazaolako bide berdera eraman gaituzte, tostadak eta pellak nola egin erakutsi, “Aberri Txarrak” taldekide nafarren diska bitxi berria aurkeztu, Tolosa zein Bilboko ihauteetan murgildu eta gainontzeko agenda zabala aurkeztu. Biba inauteriak!

irakurri gehiago →
no image

ASTEBURUAN, ZE INGOU?

7 otsaila, 2015 | 0 Komentarioak

Hotza pasa! pentsatuko du bateonbatek…Guk aldiz, plan beroak dakarzkizuegu. Ibilbide erraza, historiaz beterikoa, Triano auzoko mendietako meatzaritza ustiategien aztarnetan barna; “Gerezien Denbora” pastualarekin gozatzeko aukera Barakaldon, eta hotzaren aurkako kaloriaz beteriko errezeta sukaldean murgiltzeko asmoa duzuenontzat: odolki nahaskia patatekin! Agenda zabala ere hementxe duzu, lagun!

irakurri gehiago →