ARRAIO IRRATIA

ATALKA, EMAKUME ANABASA · Atalkariak

maiatza 30, 2019 | 0 Komentarioak

Ikasturteko zortzigarren eta azken saioa izan dugu maiatzaren 30 honetan. Eta emakume protagonistak arraio kide diren atalkariak izan ditugu. Beraien iritzia eskatu diegu Arraion eta beraien irratsaioetan parte hartzearen inguruan. Nymeria berriz ere “Tronuen Dema”z aritu zaigu. Baina entzuleen iritziak ekarri dizkigu oraingoan; zehazki, telesaileko emakumeen inguruan. Eta saioarekin amaitzeko, hilabeteko hitza ekarri dugu gurera: […]

irakurri gehiago →

ITHAKA UKATUZ – Gastronomiaren baitan bidaiatzen

maiatza 29, 2019 | 0 Komentarioak

Etxetik atera eta beste ingurune batzuk ezagutzeko edozein aitzakia omen da ona, eta gaurkoan  Nagore Gutierrez eta Eneko Arregi “Konpik” sukaldeko usainei jarraituz abentura ezberdin bat proposatu digute. Munduan zehar galduta dauden ertz ezberdinak batera ezagutzeko aukera izan du bikote paregabe honek, eta leku horietan izandako esperientzia kulinarioak gurekin elkarbanatu dituzte.

irakurri gehiago →

ZARATAZARAUTZ – Kaos Y Lentejas jaialdiaz

maiatza 28, 2019 | 0 Komentarioak

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan, Orioko Gaztetxean egingo den Kaos Y Lentejas jaialdiari heldu diogu. Ekainaren 1ean ospatuko den jaialdian 9 taldek joko dute eta egunean zehar ere hainbat gauza izango dira. Eta horretarako antolakuntzan dabiltzan bi lagun izan ditugu, Aitzol Gorotz eta Beñordo hain zuzen ere. ZarataZarautz 2019-05-28 Kaos Y Lentejas jaialdia Cult Of Misery–> […]

irakurri gehiago →

Gorkeyan gitarrajoleak

maiatza 23, 2019 | 0 Komentarioak

Aspaldian formato desberdin bat proatzeko gogoarekin gebiltzan eta aste hontan, aukera geneukan eta egin degu. Zuzeneko akustikoa. Beti hemendik at ibiltzen gera eta oraingoan bertakoa eta frexko frexkoa. Amil.dei lagun taldeak gitarra jotzeaz gain ahotsarekin ere jolasten dute. Ea gustoko dituzuen. Anímatu entzutera!!.

irakurri gehiago →

Gaurko ttirriki ttarraka(hankak lurrean) irratsaioan senda belarrak landu ditugu  Sara Letamendiaren ahotik eta jakinduriatik.  Dagoeneko lora galtzen hasia den elorri zuria eta larrosaren gainean jardun zaigu Sara. Bestetik Nafarroan garatzen hasi den ekimen berri baten inguruan aritu gara hizketan, hain zuzen Ekoalde egitasmoaren kide den Asierrekin. 

irakurri gehiago →

Txirrindua hartu eta Kyrgyzstan-eko txoko berezienen inguruan jardun dugu gaurko irratsaioan entzule maiteok. Bai ondo irakurri duzue, KYR-GYZS-TAN!! Eta non dago ba herrialde ezezagun hori? Horren erantzuna eta hilabetez pedalei ematen izandako esperientziak ekarri dizkigute gurera gaurkoan Asier Aranburu eta Gorka Lertxundik. Ez dira honelako herrialde ezohikoak ezagutzeko aukerak egunero izaten beraz badakizue…

irakurri gehiago →

Aste honetan Juanma etorri zaigu aspaldiko partez musika apur bat jartzera. ZarataZarautz 2019-05-21 Juanma ZarataZarautzen The Undertones–> Jimmy Jimmy Toy Dolls–> Dougy Giro TNT–> Sin Futuro La URSS–> Todo Sobre Tu Hija Randy Uchida Group–> The Crow–> The End… Born To Die Thisclose–> You Are Not Alone Discharge–> ¿? Devola–> Drop Out Diskoiraa–> No te […]

irakurri gehiago →

Gaurko ttirriki ttarrakan (hankak lurrean) bi gai izan ditugu lantzeko. Lehenik eta behin Aitziber Sarobe gure kolaboratzaileak gai pottolo bati helduko dio, abeltzaintza ereduaren inguruan aritu da hain zuzen. Bigarrenik, Oarsoaldeko esperientzia kolektibo baten berri izan dugu Jon Legorbururen ahotik, hain zuzen Labore kontsumo elkarteko lehendakaria da berau eta bertako nondik norakoak izan ditugu aipagai. 

irakurri gehiago →

ZINEMA ITSUA – Arkamurkak badu bihotz zinezalerik

maiatza 16, 2019 | 0 Komentarioak

Arkamurka natur taldeak 50 urte bete ditu aurten eta taxuz ospatzen ari da. Urteroko egitarauaz gain, dokumental ziklo bat ere jarri zuen abian eta horretaz hitz egingo dugu Asier Aldalur eta Aitor Leizarekin. Ziklo horren barruan ikusitako filmez gain, tratatu diren gaiez ere arituko gara. Ospakizuna ez da amaitu, ordea, eta maiatzaren azken astean ikusi […]

irakurri gehiago →

ITHAKA UKATUZ – Begirada bat Fidelen lurraldeari

maiatza 16, 2019 | 0 Komentarioak

Gaurkoan gertakizunez eta esperientziaz josita dagoen irla eder bat bisitatzeko aukera izan dugu, hain zuzen ere Kuba. Horretarako gela arroxean Ane Etxeberria eta Markel Eizagirre izan ditugularik euren xelebrekeriak eta bizipenak gurekin elkarbanatzeko asmotan. Garai batean zoriontasunez josita zegoen Karibeko irla honek gaur egun bizi duen benetako egoera gatazkatsuari errepaso egin diogu bikote honen begiradatik.

irakurri gehiago →