Ithaka Ukatuz

ITHAKA UKATUZ – Chukran,Egipto

apirila 11, 2019 | 0 Komentarioak

Garai batean Tutankamon aski ezaguna buru izan zuen herrialdea bisitatzeko parada izan dugu gaurko Ithaka Ukatuz saioan. Horretarako duela egun gutxi batzuk handik ibili den Harbil Aranburu izan dugu gela arroxean, Willy Fog-en amatxo hain zuzen ere! Denbora askoan ameztu eta ondoren gauzatutako bidaiaren inguruan solasteko asmoz etorri zaigu gurera.

irakurri gehiago →

Nola  hasi bidaia bat Canadan eta Grezian amaitu? Zerk eramaten zaitu horretara? Gaurkoan Ithaka Ukatuz saioan Telmo Iruretagoiena izan dugu bere bizitza markatu zuten abenturaz beteriko esperientzia batzuk kontatzeko asmotan. Canadan hasi zuen bidaia luze batek Ipar Amerika eta Ertamerikako herrialde ugari ezagutzeko parada eman zion. Horrez gain bidaia horretan izandako bizipenek urte batzuk beranduago Greziara […]

irakurri gehiago →

ITHAKA UKATUZ – Asiara begira

martxoa 28, 2019 | 0 Komentarioak

Indarrez, ilusioz eta irribarre eder batez euren bizitza inguratzen duen bikote bat izan dugu gaurkoan Ithaka Ukatuz saioan,Miren Utrilla eta Peio Ruiz hain zuzen ere. Asia hegoaldeko India, Sri Lanka eta Indonesia bisitatzeko aukera izan zuten hurrenez hurren 3 hilabetetan zehar, beraz gaurkoan ere inbiriaz josi eta hortzak luze eta zorrotz jartzeko prest izan entzule kuttunak!

irakurri gehiago →

ITHAKA UKATUZ – Afrikako perla bat

martxoa 21, 2019 | 0 Komentarioak

Zubi ederraz gozatu ostean berriz ere hemen gara herrialde berri bat ezagutzeko irrikaz. Gaurkoan Oriotik gerturatu zaizkigu Amagoia Iribar, Ane Garcia eta Joseba Orella. Aurreko urtean Uganda bisitatu zuten bertako emakume alargunen elkarte batean proiektu txiki bat aurrera eramanik. Proiektuaren nondik norakoak, bakoitzak zein esparrutan parte hartu zuen eta herrialdearen kuriositate guztiak errepasatuk ditugu.

irakurri gehiago →

ITHAKA UKATUZ – Sagar handiaren bila

martxoa 14, 2019 | 0 Komentarioak

Gaurkoan hirukote pintoresko bat etorri zaigu irratsaiora. 2017ko abenduan, Willy Fog esatariarekin batera, Iker Lizarriturri, Unax Nogales eta Joxean Del Rey New York hiria ezagutzera joan ziren Estatu Batuetara. Bidaia benetan gogoangarria burutu zuen laukoteak, eta bertan igarotako 12 egunen jarraipen bat egiteaz gain, batez ere hiri miresgarri honetan gertatu ziren anekdota sinestezin eta barregarriak pilatzen saiatu gara.

irakurri gehiago →

ITHAKA UKATUZ – Cumbiaren erritmora

martxoa 7, 2019 | 0 Komentarioak

Indarrez eta ilusioz etorri da Saioa Etxeberria gurera, Kolonbiara egindako bidaiaren inguruan solasteko asmoarekin. Horrez gain duela bi urte telebista saio baten ondorioz egindako bidaia gogoangarri baten inguruan ere aritu gara.

irakurri gehiago →

ITHAKA UKATUZ -Munduan zehar Xabi Azpiazurekin

otsaila 28, 2019 | 0 Komentarioak

Irratsaio ezberdin baten aurrean gaude gaurkoan. Gela arroxean izan dugun gonbidatuak esan daiteke denbora gehiago pasatzen duela munduaren ertzak bisitatzen bere Aia kuttunean baino. Xabi Azpiazu ez da geldirik egoteko pertsona, eta gaurko saioan ere batetik bestera erama gaitu, orain arte burutu dituen hainbat bidaia jorratuko dituelarik. Ziur guztiak ukitzeko denbora ez dugula izango, baina lur […]

irakurri gehiago →

ITHAKA UKATUZ – Ekuadorrera bisita Oriotar batekin

otsaila 21, 2019 | 0 Komentarioak

Eguzkiz beteriko otsaila amaiera honetan herria turistaz betetzen hasi zaigula… Eta horiei lekua utzi nahian guk ere ospa egiten jarraitu dugu asteazkenero lez. Azken hilabetean Ithakako entzule finak Asia aldean barneraturik ibili gara, baina bagenuen gogoa itsasoa berriz ere beste alderantz gurutzatzeko. Gaur Nadhet Arruti oriotarra izan dugu beka baten bitartez Ekuadorren pasatako urte ederra gure artean […]

irakurri gehiago →

ITHAKA UKATUZ – IRLA BEREZI BATERA SUKALDARI BATEKIN

otsaila 14, 2019 | 0 Komentarioak

Aste honetan Mikel Badiolaren bisita jaso dugu gela arroxean. Urte asko eman ditu atzerrian gure sukaldari finak, eta gabon inguruan etxerako bidea hartu zuen, nahiz eta denbora askorako izango ez den. Berriz ere gure herri maitea utzi aurretik, kanpoan izandako bizimodua kontatzera hurbildu zaigu.

irakurri gehiago →

Gaurko kolaborazioan Arzank gure chef handia izan da Arraioko gela arroxean. Garaiko barazkien gaineko ezaugarri eta errezeten atalean romaneskoa ekarri digu. Itxura berezia bezain ederra duen neguko barazki honekin opiltxoak egiteko errezeta paregabea ekarri digu gurera. Bestetik, elkarrizketaren tartean Inhar Agirrezabal zarauztar arkitektoa bertaratu zaigu bio eraikuntzaz jardutera. Izan ere, zer da bio eraikuntza? zer ikasi dezakegu, […]

irakurri gehiago →