Atalka

Gorkeyan ISEO & DODOSOUND

martxoa 14, 2019 | 0 Komentarioak

Kaixo!! Martxoa Iseo Iruñarraren musika eta ahotsarekin hasi dugu. Bere astapenetatik hasi eta gaur egun duen duetoarekin amaitu dugu.

irakurri gehiago →

ATALKA, KITZIKA: Kapitalismoa eta erotika

martxoa 12, 2019 | 0 Komentarioak

Kapitalismoak eta lan eredu honek asko eragiten du gure bizitza erotikoan. Denboraren gestioa, egin beharrak, ardurak, presioak, ekonomiri heltzea… egunerokotasunean tarte haundia hartzen dute, eta geratzen zaigun beste tarte txiki horretan zer egiten dugu? Jolasteko denbora hartzen al dugu? Gogoak izaten al ditugu elkar goxatzeko? Galdera hauek eta beste batzuk erantzungo ditugu  Irratsaioan. Aspaldiko partez, ez […]

irakurri gehiago →

ZINEMA ITSUA – Prostituzioa

otsaila 28, 2019 | 0 Komentarioak

Munduko lanbiderik zaharrena omen da prostituzioa. Baina ezer gutxi ezagutzen dugu atzean ezkutatzen den errealitateaz. Prostituzioaren egungo ezaugarri nagusienetako bat ikusezintasuna baita. Zinemak noiz behinka tartetxo bat egin dio, eta ikuspegi hau da gaurko Zinema Itsuan landu duguna. Aspaldiko partez Marlene eta Louise elkarrekin aritu gara entzuleen konpainian. Beti bezala, gaueko 21:00etatik aurrera FMko 99.3an!

irakurri gehiago →

ATALKA, Emakume Anabasa: Emakume Surflari Bargastak!

otsaila 21, 2019 | 0 Komentarioak

Emakume surflari bargastak  Ikasturteko bosgarren saioan Emakume surflariak izan ditugu protagonista: Lo eta Miriam Imaz zarauztarrak eta Aurori oriotarra. Beraien esperientziak, ibilbideak eta bizipenak azaltzeaz gain, Emakumea Surflari egitasmoaren xehetasunak ere azaldu dizkigute, bertan parte hartzeko gonbita egitearekin batera, noski! Datu esanguratsu bat ere eman digute, iazko edizioan guztira 500 emakumek parte hartu zuten eta […]

irakurri gehiago →

Goya sariak banatu dira eta Oscarretarako izendapenak argitaratu dira dagoeneko. Bi jaialdi hauetan nagusitu diren filmak errepasatu ditugu gonbidatu berezi baten konpainian. Gaurkoan gurekin Iraia Elias aktore eta Atalkari ohia izan da. Eta bide batez, filmak betaurreko moreekin aukeratzeko test bat aurkeztu dugu, Bechdel testa.  Ba al dakizue zer den eta zertarako balio duen? Honen […]

irakurri gehiago →

ATALKA – Emakume Anabasa – 2018ko errepasoa

urtarrila 24, 2019 | 0 Komentarioak

2018ko errepasoarekin hasi dugu bargastok urtea: Urte bargasta on! Eta urtea ondo hasteko 2018an, Zarautzen, emakumeak protagonista izan diren hainbat gai aipatu ditugu: Judith Gagoren argazki-erakusketa, Edurne Epeldek Hik Hasi aldizkarian emandako zaintzaren inguruko elkarrizketa, Karmeldarretako mojek webgunea ireki zutela, Ainhoa Alberdiren “oxido” antzerkia, Emakumeak Planto Zarautzen etab. Nymeriak beti bezala bi gomendio ekarri dizkigu. […]

irakurri gehiago →

THE LADIES eta DOBLE CAPA Gorkeyan

urtarrila 17, 2019 | 0 Komentarioak

Kaixoo!! Madrildik buelta bat eman deu eta bide batez, bertako bi talde interesgarri ekarri ditugu gure uhinetara. Batetik, The Ladies rock and roll dantzagarria eta bestetik   Doble Capa, Cigarbox batekin eta bateriaren laguntzarekin , duo instrumental bat osatzen dute.

irakurri gehiago →

ZINEMA ITSUA – Urteari dantzan eman diogu hasiera

urtarrila 10, 2019 | 0 Komentarioak

Dagoeneko, urte berrian hasita bagaude ere, oraintsu estreinatu diren bi film izan ditugu hizpide Zinema Itsua saioan. Batetik, urtarrilaren 9an estreinatu zen Lou, dantzan jo eta ke, oinak lehertu nahian dokumentalaz aritu gara. Horretarako, Louise ez ezik, Lagun Izoztua eta Lopandere gurekin izan dira,  ekoizpenaz eta bizipenez hitz egiteko. Barrutik, ordea, gauzak desberdin ikusten dira eta filma […]

irakurri gehiago →

Brody Dalle Gorkeyan

abendua 13, 2018 | 0 Komentarioak

Kaixo!! Gaurkoan Melbournen jaiotako emakume batekin gatoz. Abeslari eta gitarjole honen talde desberdinen abestiak entzuteko aukera izango duzu. The distilers, spinnerette eta bakarlari gisa. Ez galdu ahots rasgatu eta indartsu hau.

irakurri gehiago →

Saio honetan, LGTBIQ+ munduan murgildu gara, bai pantailaren barruan, baita kanpoan ere. Horretarako, Zarautzen gai honen harira elkartzen ari diren lagunetako bat izan dugu: JM. Homosexualitatea, homofobia, transgeneroa, transexualitatea, bisexualitatea, fikzioa, dokumentala, bizipenak… Galdu egingo duzu?  

irakurri gehiago →