Ahuntzaren gauerdiko eztula

Ekhine Eizagirre gela arroxean!

abendua 3, 2017 | 0 Komentarioak

Gonbidatu berezi-berezi bat etorriko zaigu aste honetan gela arroxera: Ekhine Eizagirre zarauztarrra. Azaroaren 14an irten zen kalera 2013eko maiatzetik preso egon ondoren, eta atzo egin zioten herrikideek ongi etorri ofiziala. Bestetik, asteroko kolaborazioa ere izango dugu, oraingoan, Lakariko kideen eskutik. Ez galdu! Igandero bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

irakurri gehiago →

Indarkeria matxistari MANBO!

azaroa 26, 2017 | 0 Komentarioak

Irratsaio bete-betearekin gatoz aste honetan ere. Azaroaren 25a, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna pasatu berritan, Sare Feministako kide Edurne Epelderekin aritu gara indarkeria matxistaren aurkako borrokaz. Zarautzen egindako ekitaldiak gerturatu dizkigu, besteak beste. Ahoztar Zelaietarekin osatu dugu kolaboratzaileen txokoa, ustelkeriaren inguruan. Zehazki, “sobornoaren” praktikaz eta Euzkadi SA liburu berriaz jardun dugu bizkaitarrareki

irakurri gehiago →

Epaiketa politikorik ez!

azaroa 12, 2017 | 0 Komentarioak

Ekhiñe Eizagirre herrikide eta preso politikoaren itzulerari buruzko berrien zain gauden honetan, presoen inguruko hainbat auzi izango ditugu aipagai aste honetako irratsaioan. Batetik, Ainhoa Baglietto zarauztarra izango dugu gurekin; beste 47 euskal herritarrekin batera epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, abokatu gisa egindako lanagatik. Abokatuekin batera, Herrira, Etxerat eta Jaiki Hadi elkarteetako kideak ere auzipetuta daude […]

irakurri gehiago →

Kolaborazioak eta Kataluniako CDRak

azaroa 5, 2017 | 0 Komentarioak

Aspaldiko partez, Herrialde Katalanetara begira jarriko gara aste honetako irratsaioan. Kataluniako Errepublika aldarrikatu zutenetik errepresioa areagotu du Espainiako Estatuak, gobernuko hainbat kide espetxeratuz, besteak beste. Urriaren 1eko erreferenduma babesteko sortutako CDRak (Comites en defensa del referendum), berriz, Errepublika defendatzeko moldatu dira. Horietako kide batekin hitz egingo dugu prozesu hau dena nola bizitzen ari diren jakiteko. […]

irakurri gehiago →

Itzulera Martin Bidaurrekin eta Putzuzuloko lagunak

urria 29, 2017 | 0 Komentarioak

Irratsaio polita datorkigu igande honetan, hasteko, gela arroxean bertan espero ditugulako gonbidatuak. Tartean izango da Martin Bidaur idazle gaztea, Itzulera poesia liburuaz hizketan. Susa argitaletxearekin atera du lehen lan hau Bidaurrek, eta bidaia intimo batean murgilduko gaitu poemaz poema. Putzuzuloko egitaraua ere martxan dugu, eta amets fabrikako pare bat kide izango ditugu gurekin, Zarauzko amets […]

irakurri gehiago →

Lurra eta hitza aske!

urria 22, 2017 | 0 Komentarioak

Bi elkarrizketa interesgarri izango ditugu aste honetako saioan. Batetik, Tosuko landako lagunengana joko dugu aurrena, bertan eraiki duten proiektua eta desalojo saiakeren aurrean duten egoera ezagutzeko. Bestetik, La Haine eta Kaos en la Red hedabideetako kazetari Bororen kasua izango dugu hizpide: hiru auzi ditu irekita kazetari lanarekin eta adierazpen askatasunarekin lotuta, eta epaiketarako data jarri […]

irakurri gehiago →