Klioren basoa

Klioren basoa. Aiaraldea.com

no image

Klioren Basoa, Lope Agirre Eldoradoren bila

azaroa 10, 2013 | 0 Komentarioak

XVI. mendera egin dugu salto, 1561era zehazki, Hegoamerikako mendilerro eta oihan sakonetara, oñatiar odolzale anker batek bizitakoak ezagutzeko.

irakurri gehiago →
no image

Klioren Basoa, Gabriel Arestik 80 urte

azaroa 3, 2013 | 1 Komentarioak

80 urte beteko zituen Gabriel Arestik iragan urriaren 14an. Haren izen eta izana, haren lana, gogora ekartzeko gure gaurko programa hau eskaintzen diogu, eskaintzen dizuegu.  

irakurri gehiago →
no image

Klioren Basoa; Gerra Zibila Laudion

urria 28, 2013 | 0 Komentarioak

Hasiera eman diogu jadanik Klioren Basoaren denboraldi berriari, udara luze baten ostean, ilusio handiarekin gainera. Gaurkoan Laudio Memoriako kide den Andoni Larreari egin diogu elkarrizketa, 1936-1939 arteko guda zibilean Laudion gertatutakoen inguruan mintzatu izan garelarik.  

irakurri gehiago →
no image

Klioren Basoa: Euskara Baturantz

ekaina 18, 2013 | 0 Komentarioak

Saio honen 29. edizioan gaude jadanik eta beste behin ere heldu behar diogu hainbestetan mintzagai izan dugun gai bati: euskarari hain zuzen. Ez ditut, oraingoan ere, gure hizkuntzaren afera ukitzen dudan bakoitzean nekea sortu arte errepikatzen ditudan klitxeak berriz ere hona ekarriko, ondotxo ezagutzen baituzue nire ikuspuntua. Gaurkoan, duela hamarkada batzuk eztabaidagai mamitsua izan zen […]

irakurri gehiago →
no image

Klioren Basoa: Primus Circundedisti Me

ekaina 9, 2013 | 0 Komentarioak

Gaurko programaren izenburua, Primus Circundedisti Me, entzutean edo irakurtzean batek baino gehiagok buruari eragingo zion ea latin ditxozozko esaldi honekin zer esan nahian gabilzkizuen galdezka. Berdina otu zitzaidan niri esaldia, guztiz kontestuz kanpo, lehen aldiz irakurri nuenean. Esalditik, berez, ezer gutxi dakigun arren Juan Sebastian Elcano aipatzen baldin badut, aldiz, bati baino gehiagori garuneko neuronen […]

irakurri gehiago →
no image

Klioren Basoa: zenbait apunte Gorbeiako Gurutzeaz

ekaina 2, 2013 | 0 Komentarioak

Gorbeiako Gurutzea edo Gorbeiako gurutzeak? Hiru izan baitziren eraikitakoak. Gaurkoan, onerako edo txarrerako, Euskal Herriko sinbolo bilakatu den gurutzeaz mintzatuko gara, haren historiaz.

irakurri gehiago →

1792an Frantzian errepublika aldarrikatu zuten iraultzaren hirugarren urtean eta handik hilabete gutxira Luis XVI.a akatu zuten gillotinan. Une horretan, Espainiak, Britainia Handiak eta Prusiak gerra deklaratu zioten Frantziako errepublika jaio berriari. Guda horretan Euskal Herria borroka gune izan zen eta Frantziarrek okupatu izan zuten, okupazio horretaz baliatuta Gipuzkoak, adibidez, bere independentzia aldarrikatu nahi izan zuelarik.

irakurri gehiago →
no image

Klioren Basoa, Banderizoak (bat)

maiatza 17, 2013 | 0 Komentarioak

Aste honetan Txomin Campo Mendizabali egindako elkarrizketaren lehen zatia ekarri dugu gurera. Gipuzkoan Bando Gerrek, XIV eta XV. mendeetan, izan zituzten ondorioen inguruan egiten dabil bere doktorego tesia eta harekin Euskal Herria odolez zipriztindu zuen gatazka hau izan dugu mintzagai.  

irakurri gehiago →
no image

Klioren Basoa, Sakamantekas

maiatza 10, 2013 | 0 Komentarioak

1880ko hamarkada hasieran sei emakume izan ziren erahilak eta bortxatuak Arabako Lautadan. Gehiegikeria horien atzetik Euskal Herriko inkosziente kolektiboan sustraiturik geratu den pertsonaia bat egon zen: Juan Diaz de Garayo, Sacamantecas.  

irakurri gehiago →
no image

Klioren Basoa: Eibar eta II. Errepublikaren aldarria

apirila 20, 2013 | 0 Komentarioak

Ir a descargar" title="Play" target="_blank" style="position: relative;">PlayPlay

1931an, Eibarrek, hankasartze edo gaizkiulertu bat kausa aldarrikatu zuen lehen-lehenekoz Espainiako Bigarren Errepublika. Gaurko Klioren Basoan egun handi horren nondik-norakoak ikertu ditugu.

irakurri gehiago →