Klioren basoa

Klioren basoa. Aiaraldea.com

no image

Klioren Basoa, Frantziar Iraultza I (1789-1791)

abendua 5, 2014 | 0 Komentarioak

Aste honetako saioan Frantziar Iraultzaren kausez eta Frantzian nahiz Euskal Herrian izandako ondorioez jardungo gara, gertaera historiko esanguratsu honen lehen urteak aztertuko ditugularik.

irakurri gehiago →
no image

Klioren Basoa: Insumisioa Aiaraldean

maiatza 6, 2014 | 0 Komentarioak

90ko hamarkada intsumisioaren fenomenoaren lekuko izan zen Euskal Herrian zehar, baita gure eskualdean ere. Sektore zabalak bildu zituen derrigorrezko soldaduskaren aurkako mugimenduak eta baita milaka pertsona ere. Horretaz hitz egiteko Aitor Aizpuru izan dugu gaurkoan gurekin. JAITSI

irakurri gehiago →

Gure historia garaikideko pasarterik, eta fenomeno politikorik, garrantzitsuenetariko bat hartuko dugu gaurkoan hizpide, kuriosoki orain arte behin ere landu ez duguna: karlismoa. Haren sorreran eragin zuten faktore sozioekonomiko eta politikoak izan ditugu gure tertulian mintzagai eta baita Lehen Gerra Karlistaren nondik norako militarrak, Zumalakarregiren figurari enfasi berezia egin izan diogularik. JAITSI

irakurri gehiago →

  1940an Alemaniar naziek Frantzia inbaditu eta Ipar Euskal Herria Vichyko gobernu txotxongiloaren eta alemaniarren artean izan zen banatua. Batzuek okupatzaileen kontra eta beste batzuek kontra egin zuten, kostaldea defentsa-bunkerrez bete zen eta Franco eta Hitler Hendaian bildu ziren. JAITSI

irakurri gehiago →
no image

Klioren Basoa, Hiru Behien Tributua

martxoa 18, 2014 | 0 Komentarioak

Erronkari eta Biarnoko Baretons bailaren artera goaz, bertan ospatzen baita uztailaren 13 orotan Hiru Behien Tributua izenez ezaguna den ekitaldia. Baretonsekoek hiru behi gazte ematen dizkiete Erronkariekoei euren larreetan bazkatzeko eskubidearen truke. Baina, nondik dator honako ohitura hau? Galdera horri erantzuna aurkitzeko 700 urtez egin beharko dugu gibel. JAITSI

irakurri gehiago →
no image

Klioren Basoa, Georgiatik ote gatoz?

martxoa 10, 2014 | 0 Komentarioak

Euskaldunon etnogenesiak, euskal herriaren eta euskararen beraren jatorriak, hamaika teoria ekarri ditu harekin batera hau misterio hau azaltzeko. Horien artetik zabalpenik handienetarikoa izan zuen batek zioen euskarak Kaukasoan zuela bere jatorria, egia ote? JAITSI

irakurri gehiago →
no image

Klioren Basoa, Jenkinsen belarria eta Blas Lezokoa

martxoa 3, 2014 | 0 Komentarioak

Aro Modernoko historiari begirada labur bat botatzen dion edonor konturatuko da Europako herrialde ia denak etengabeko gerretan aritu izan zirela euren artean Kontinente Zaharreko nahiz Mundu Berriko lurraldeak tarta erraldoiak bailiran euren artean banatzeko. Monarkia Hispanikoa, XVI. mendean suposatu zuen Urrezko Aroaren ostean, gainbehera nabari batean sartu zen eta Ameriketan zituen hainbat kolonia, pixkanaka-pixkanaka, Frantzia, […]

irakurri gehiago →
no image

Klioren Basoa, Ez Dok Amairu

otsaila 25, 2014 | 0 Komentarioak

  Ez da gurea musika programa bat, ez dugu gaurkoan musika talde baten sorkuntzari buruzko hitzik egingo, gaurkoan musika talde batek (kultur talde batek hobe, musika talde izateak zentzu hertsiagoa baitu) euskararen berreskurapen prozesuan izandako papera izango dugu mintzagai. 60 eta 70eko hamarkada gogorretaraino egingo dugu atzera, zatozte gurekin! JAITSI  

irakurri gehiago →
no image

Klioren Basoa, Gamazada

otsaila 18, 2014 | 0 Komentarioak

1893an Espainiako ogasun ministro zen Germán Gamazok Arabak, Bizkaiak, Gipuzkoak eta Nafarroak ordaintzen zuten kupoa handitzea erabaki zuen. Neurri honek baina pentsa ezineko erreakzio bat sortu zuen foruen berreskuratzea goiburu zuten hainbat herri sektorerengan, matxinadaren muga-mugan geratu zen Nafarroa eta nazionalismoaren lehen adierazpen publikoak jaso ziren. JAITSI

irakurri gehiago →
no image

Klioren Basoa, Mexikoko Independentzia eta euskaldunak

otsaila 11, 2014 | 0 Komentarioak

1810 eta 1821 bitarte gertatu zen Mexikoko Independentzia Gerra, Napoleonen trokek Espainia okupatzen zuten artean. Guda horretako fronte batean zein bestean hainbat euskaldunek eta euskaldunen ondorengok hartu zuten parte, gure aste honetako programaren helburua eurek egindakoak aztertzea izango da.

irakurri gehiago →