Aiszirimola

Aiaraldea.com

no image

AISZIRIMOLA: Haur masaiaren misterioak

urria 29, 2013 | 0 Komentarioak

Ikasturteko lehen saioa da honakoa, haur masaiaren inguruan. Aurtengoan, esatari lanetan arituko dira Julene Onaindia eta Irati Mendiguren laudioarrak. Hezkuntza eta hezkuntza ez formalaren inguruko irratsaioa duzue hau, eta asteartero 19:00etatik aurrera izango duzue entzungai. Haur masaiaren inguruko korronteak landuko ditugu ordu erdi batez, honen praktikak dakarren onurak, masai mota ezberdinak eta materialak eta hauen […]

irakurri gehiago →

Bi gai jorratzen dira oraingo AISZIRIMOLAN, biak ere HAZI HEZI aldizkariko udaberriko alean azaltzen direnak. Maiatzean egitekoak diren “ESKOLA HERRITARRA, HERRI HEZITZAILEA” jardunaldian jorratuko diren gaien inguruan aritu gara, F. Tonucciren teoriak apur bat hurbildu eta airera ekarri nahian. Era berean, generoaren eraikuntzaz ere artikulua irakurri dugu, argitu nahian, “gure haurrak ez direla ez mutil […]

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: Heziketa premia bereziak aisialdian

apirila 9, 2013 | 0 Komentarioak

Balioetan hezteko koadernoen bildumako laugarren alea gai honetaz ari da. Bertako testuak irratira ekarri nahi izan ditugu, eta aniztasunari zein inklusioari bideak irekitzen laguntzeko beste urrats txiki bat eman. Izan ere, aisialdia aukerez josita dagoen bizitzako beste eremu garrantzitsu bat dugu, erronka honi heltzeko prest?! Etiketak alde batera utzi eta aniztasunari mutur eraikitzailetik eta positibotik […]

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: Kulturekin jira biran

martxoa 26, 2013 | 0 Komentarioak

Jolasak, tailerrak, errezetak eta ipuinak proposatzen dizkigu JIRA BIRA MUNDUARI BEGIRA argitalpenak. Bizkaiko Urtxintxa Eskolak kulturartekotasuna lantzeko ateratako baliabide pedagokikoa, edozein hezitzailek praktikan jartzeko moduko bilduma. 6-12 urte bitarteko haurrekin lantzeko aproposa da liburu hau. Saio honetan IJITOEN HERRIAn Sarayk proposatzen dizkigun jolas, tailer, errezeta eta ipuina ezagutuko ditugu.

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: Irudimena eta balioak lantzeko, ipuinak

martxoa 12, 2013 | 0 Komentarioak

Oraingoan irudimena eta sorkuntza lantzearen garrantziaz arituko gara, baina bereziki, praktikan zer eta nola landu dezakegun deskubritzeko. Horretarako bi ipuin erabiliko ditugu, eta beren bitartez landu daitezkeen hainbat balio ariketa moduan proposatuko ditugu. Baliabidea: Titiriteroen ipuinak

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: Gorputz adierazpena eta hezkuntza

otsaila 26, 2013 | 0 Komentarioak

Gorputz adierazpenak zer nolako garrantzia du haurraren garapenean? hezitzaile garen heinean, zer eta nola landu dezakegu? Giza harremanen %7a besterik ez omen da hitzen bidezkoa. Gainontzekoa keinuek, gorputzaren posturek, begiradek… adierazten omen dute. Noiz eta nola landu beharko genuke gure eguneroko hezkuntza eremuetan? Zein baliabide aurki ditzakegu horretarako? Galdera hauen erantzun batzuk emango dizkigu gaurko […]

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: haur eta gaztetxoen sexualitateaz

otsaila 19, 2013 | 0 Komentarioak

Haurren eta gaztetxoen sexualitatea nola garatzen da? zer da sexuazio prozesua? nola egin diezaiokegu aurre he zitzaileok, sexualitatea modu erreprimituan bizi ez dezaten? zer ekidin beharko genuke? Hezitzaileon ikuspegitik zenbait gogoeta eta gomendio partekatzen dira irratsaio honetan. TtiKlik Proiektuaren artikulua, Mirari Arandoren sexu heziketaren inguruko hitz batzuk, eta Bizkaiko Urtxintxa Eskolaren “Jaiotzetik sexualitatean hezten” balioen […]

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: pertsonen aniztasunaz

otsaila 12, 2013 | 0 Komentarioak

Urtxintxa Eskolak pertsonen aniztasunaren inguruan osatu duen irratsaioa da, heziketa premia bereziez hausnartu eta astialdiko hezitzaile, guraso zein irakasleei gomendioak eskaintzeko izan da. 11. saio honetan Hik Hasiko artikuluez gain,”Heziketa Premia Bereziak Astialdian” ikastaroan murgilduta egon diren Amagoia Osinalde eta Saioa Odiagaren elkarrizketa laburrak ere izango ditugu entzungai. Premia berezirik bai… baina nork? ala nork […]

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: Maitasun erromantikoaren baladak

otsaila 8, 2013 | 0 Komentarioak

10. irratsaio hau maitasun erromantikoaren teoria eta iritziak jasotzeko erabili dugu, eredu patriarkarrak ezartzen dizkigun menpekotasun eta mugak irauli eta batez ere, hezkuntza mundutik egin beharreko prebentzio lanaz hausnartzeko.

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: LOMCErekin zer?

urtarrila 28, 2013 | 0 Komentarioak

Espainiako Hezkuntza Ministroak aurkeztutako Hezkuntza legearen erreformarako aurreproiektuaz mintzatu gara gaurko Aiszirimolan. Iritzi eta artikulu ezberdinen zakukada, zertaz ari garen jakin nahian… Celaa, Juanjo Agirrezabala, sindikatuak, Ikastolen elkartea… hainbat erreakzio izan dira azken hilabeteetan. Pixkat gehiago jakin nahian…

irakurri gehiago →