97 IRRATIA

97-irratia

LUR ETA MURMUR Bertatik bertara programa

2 martxoa, 2016 | 0 Komentarioak

Arratsaldeon eta ongi etorriak Lur eta Murmur irratsaiora. Hemen gaituzue, bi ostegunero bezala, Bilboko 97 irrati askeko estudioetatik, lurrari ahotsa ematen.

irakurri gehiago →

Atlantiko beltza ikastaroan ari dira Katakrak liburudendan. Isil isilik hurbildu gara, baina bertako doinuek dantzan jarri gaituzte gu ere. Musika beltza maite dugunez… entzuten jarraitu dugu. Angela Davis Euskal Herrian Bisitan datorkigu aktibista afroamerikarra. Angela Davis gure laguna da! Bere omenezko kantuak, bere hitzak entzun ditugu, eta hemen egitekoak direnak gogoratu ditugu. Ilbeltza eta nobela […]

irakurri gehiago →

BIDEGORRITIK – Ashraf Fayadh poeta palestinarraren alde

14 urtarrila, 2016 | 0 Komentarioak

Ashraf Fayadh heriotzera kondenatu dute Saudi Arabian. Eta guk nazioarteko elkartasunez, guk ere, irratsaio berezi bat egin gura izan dugu 97 irratian. Bere poemak euskarara ekarri dituen Ignazio Aiestaran poeta elkarrizketatu dugu Iruñean. Katakrak eta Garoa liburudendetan irakurraldiak egingo dira, eta gure irrati emankizunean ere bere poemak eta Palestinako beste poema batzuk irakurri ditugu. Elkartasun […]

irakurri gehiago →

Durangoko azokaren ajearekin egin dugu #bidegorritik saioa. Entzun aldizkariko 2015. urteko diskoa entzuteari ekin, eta aurten ere uzta oparoa utzi digu euskal musika panoramak. La Basu, 2Zio, Anestesia, Eten, Larregi, Jp lohian eta beste entzun ditugu 97 irratian. Kabi@ egitarautik harago Bergarako Txapa irrati libreko Mikel eta Bilbo Hiria irratian aritzen den Jabi ere gurekin […]

irakurri gehiago →

#bidegorritik Euskararen nazioarteko egunean

3 abendua, 2015 | 0 Komentarioak

Euskararen nazioarteko egunean ere, musika entzuten jarri gara. New Orleansen hasi dugu saioa, eta batetik bestera aritu gara musika eta hitzak entzuten. Kantuek Ondarrurarte eroan gaituzte, eta Durangoko azokara joateko gonbidapena be hartu dugu. Beste guztia, entzutea izan da.

irakurri gehiago →

#bidegorritik Motxila bete kantu eder

26 azaroa, 2015 | 0 Komentarioak

Bizikleta hartu, eta irratiz irrati Durangoko Azokara joateko bidea hartu dugu. Izan ere ospakizunez betetakoa izango da aurtengoa. Eta musikarekin garaian aurrera eta atzera egon bgara. Kantuak gogoratu eta bertsio batzuk entzuten, tarteka kanturik eta diskorik barrienak ere entzunaz. Memoria ariketatik, gozatzeko entzunaldi batera. Gozatu zuok ere. informazio gehiago: bidegorritik.irratia.com

irakurri gehiago →

Kristian Etxaluz, Ander Lipus, Maika Etxekopar eta Javi Barandiaran aktoreak hurbildu dira irrati estudiora. Etxekoak dira. Eta Artedramak aurkezten duen azken obrari buruz aritu gara beraiekin berbetan. Lasai lasai. Patxadaz antzerki lan honi buruz, antzerkigintza aztertuz.

irakurri gehiago →

#bidegorritik Josu Bergara zuzenean

12 azaroa, 2015 | 0 Komentarioak

Kantu txikien indarra erakustera etorri zaigu Josu Bergara abeslaria. Kitarra eskuan, kantu batzuk eskaini eta solasaldi atsegina izan dugu musikaz, diskoaz, sareaz eta komunitateaz. Bizitza azkarrago bizi nahi dutenek aspertzeko beta hartu dezakete elkarrizketa entzunez, sakontasuneko gaiak kantu hartera ekartzen saiatu gara eta.

irakurri gehiago →

#bidegorritik Zelan hedatu mezu politikoak sarean?

29 urria, 2015 | 0 Komentarioak

Transmedia kontzeptuak eta dinamika politiko berritzailea uztartu nahi ditugu. Horregatik aspaldi honetan sarean ikusten ari garen bideo, proiektu eta bestelakoak ekarri ditugu saiora. Kataluniako azken hauteskundeetan jendea motorra dela erakutsi ziguten CUPeko lagunek, beraien furgoneta zaharrarekin. 2015ko urriaren 21ean #BASQUEtothefuture hedatu da gure artean. Garai bateko filmeko irudiak imitatuz euskal bideaz gogoeta egin dute Back […]

irakurri gehiago →

#bidegorritik saioan Antzerkia eta literatura

15 urria, 2015 | 0 Komentarioak

Antzerkilari parea gonbidatu dugu estudiora. Mikel Martinez eta Eneko Sagardoy izango ditugu gurekin. Zergaitik Jamil? antzerkilan berria aurkeztu digute. Gustura aritu gara beraiekin berbetan. Bilbotik Baionara egin dugu gero, Bea Salaberri idazlearekin hizketan aritzeko. Bere liburu berria izan dugu berbagai.

irakurri gehiago →