Lur eta Murmur

ALEKA, zirrikituetatik ernetzen diren haziak

otsaila 13, 2019 | 0 Komentarioak

Azken hamarkadetan, haziak enpresa transnazional gutxi batzuen eskuetan daude. Gero eta zailagoa da bertoko eta kalitatezko haziak eskuratzea, eta beraz, geure lurraldearen bioaniztasuna eta baserrien autonomia bermatzea. Euskal Herrian proiektu desberdinak daude lanean hemengo barietateak ezagutzeko eta berreskuratzeko. Horien artean, Aleka Bioaniztasuna Elkartea sortu da,  urrats bat haratago emanez, hazien ekoizpen profesionala eta komertzializazioa bultzatzen […]

irakurri gehiago →

Bolintxu Bizirik!!

abendua 19, 2018 | 0 Komentarioak

Bilbo zeharkatzen duen Super Sur autobidearen bigarren fasearen mehatxuaren aurrean, SUPERSUR HANDITZEARI EZ Plataforma salatzen du: ez dela egon ebaluazio sakonik autobidearen lehenengo fasea egin eta gero, ez dela egon herritarren partehartzerik erabakiak hartzerakoan eta izugarrizko kaltea eragingo duela ingurunean, bereziki, Bolintxu haranean, askok dioten bezala, Bilboko azken altxor berdea. Gaurko irratsaioan honi guztiari buruz […]

irakurri gehiago →

Baserritarren eskubideak, azkenean!

abendua 10, 2018 | 0 Komentarioak

Azaroaren 19an, New Yorken, Nazio Batuetako Asanblada Orokorrak aprobatu zuen Baserritarren eta Landa eremuetan lan egiten duten pertsonen eskubideei buruzko Adierazpena. Eskubide hauek bermatzeak baserritarren bizitzak balorizatu eta hobetu egingo du, eta baita ere, jendartearen eskubidea elikadura osasuntsua eta iraunkorra izateko eta ingurunearen babesa. Zeintzuk izan dira bide honetako zailtasunak eta arrakastak? Alazne Intxauspek, Ehne […]

irakurri gehiago →

LUR ETA MURMUR – Basoa edo landaketa?

urria 10, 2018 | 0 Komentarioak

Pinudiek eta eukaliptoek menperatzen dute Bizkaiko lurraldea. Kolore Guztietako Basoak Plataformak monolaborantza hauen arazoak aztertu ditu eta basoak kudeatzeko beste eredu bat proposatzen du: naturatik hurbilagoa, publikoa eta hemengo biodibertsitatea balorean jartzen duena. Honi guztiari buruz hitz egin dugu KGBeko Julen Villasantekin gaurko Lur eta Murmur irratsaioan.

irakurri gehiago →

ALTERNATIBEN HERRIA. Bizitza burujabea eskubide osoz

maiatza 30, 2018 | 0 Komentarioak

Euskal Herrian hamaika dira kapitalismoaren aurrean martxan dauden alternatibak, eta hauxe aldarrikatuko da datorren larunbatean Alternatiben Herrian. Baiona eta Bilbo izan ziren aurretik, aurten Iruñean izango da. Aldarrikapen eta festa egun bat izango da. Maitane Unzukin solasean egon gara gaurko irratsaioan, eta azaldu digu nola antolatu duten dena, zer aurkituko dugun bertan eta nola lagundu […]

irakurri gehiago →

Erresuma Batuan elikadura burujabetza eraikitzen

azaroa 16, 2017 | 0 Komentarioak

Euskal Herriko baserritarren delegazio bat nekazarien elkarte The Landworkers’ Allianceren eskutik, Erresuma Batuan elikadura burujabetza sustatzen duten hainbat proiektu ezagutu zituzten, bai komunitateetatik, bai politika publiko konkretuak proposatuz. Gaurko saioan beraien inpresioak partekatu dituzte gurekin. http://www.arrosasarea.eus/wp-content/uploads/2017/11/20171115-Lur-eta-Murmur-UKko-esperientziak.mp3

irakurri gehiago →

Lurraldea berreskuratu: Sector de Mujeres, Guatemala

ekaina 16, 2017 | 0 Komentarioak

Tita Godinez,  Guatemalako  Emakumeen Sektorea Aliantza Politikoaren kidea da. Gaurko irratsaioan, lurraldea berreskuratzeko emakumeen antolaketa azaltzen digu, non bereizten duten gorputza, lurra, historia eta natura. Beraien borrokak eta erresistentziei buruz mintzatu genuen. https://ia801503.us.archive.org/23/items/20170605LurEtaMurmurSectorDeMujeres/20170605%20LurEtaMurmur%20SectorDeMujeres.ogg

irakurri gehiago →

Gasteizko auzo Errekaleorri argia moztu zioten maiatzaren 18an. Hortik aurrera, inoiz itzali den indar bat berpiztu egin da: burujabetza, erresistentzia, elkartasuna eta herri boterea. Jon Iriazabalek hau dena nola gertatu den azaldu digu gaurko elkarrizketan, eta baita, larunbatean antolatu duten manifestazio mundiala, non herrien aldarrikapen guztiak egongo diren. Hantxe ikusiko dugu elkar! https://ia601503.us.archive.org/24/items/20170601LurEtaMurmurERREKALEOR/20170601%20Lur%20eta%20Murmur%20ERREKALEOR.ogg

irakurri gehiago →

HERRIAK BIZIRIK! La Selba aurrera!

maiatza 18, 2017 | 0 Komentarioak

1966an, La Selba etxea hutsik geratu zen, Ebroko Ur Konfederazioak (CHE) biztanleei jabetza kendu zienean, Aragoiko iparraldeko hainbat herri txikirekin gertatu zen bezala. 2010ean, lagun-elkarte bat  hasi zen etxea birgaitzen eta inguruko ortuak, fruta-arbolak eta olibondoak berreskuratzen. Baina dirudienez, Konfederazioak eta instituzioek “ez dute nahi jende autonomoa mendietan, kontsumitzaileak baizik”. Gaurko elkarrizketan, La Selbako kide […]

irakurri gehiago →

Lur eta Murmur: Elikaduraren etorkizuna

maiatza 5, 2017 | 0 Komentarioak

Pasa den astean Gasteizen egon ginen, Elikadura21 Nazioarteko Hizketaldian. 100 hizlari baino gehiagok eztabaidatu zuten, elikaduraren etorkizuna eta nekazaritzaren erronkei buruz. Horietako biren aurkezpenak ekarri ditugu: Mamen Cuellar, ISECko kidea eta Saioa Iraola, Bilgune Feministakoa. Zer motako aliantzak sortu? Nola ulertu elikadura osasuntsua? Nola jabetu gure gorputzaz? Hausnarketa hauek eta gehiago gaurko Lur eta Murmur […]

irakurri gehiago →