Zebrabidea

Eguneroko magazina. Arratsaldeko 16:00etatik 18:ooetara.
Kolaboratzaile sare zabalak lagunduta, askotariko gaiak jorratzen dira bertan.
Arrosa Irrati Sareak ekoizten du.

no image

Astearen errepaso kritikoa Mikel Elorzarekin

17 urria, 2014 | 0 Komentarioak

Gaurkoan Mikel Elorzari egin diogu elkarrizketa nagusia, eta astearen errepaso kritikoa egin digu ebola, Katalunia eta Ukrainako eskuin muturra hizpide hartuz, besteak beste.

irakurri gehiago →

Sakabanaketaren aurkako sarea ehuntzeko herritarrei sarekide bihurtzeko deia luzatu die gaur Sare dinamikak, Donostian. Agerraldiko adierazpenak, eta irailaren 20an Bilboko Miribillan egindako ekitaldiko esan batzuk ekarri ditugu gaurko tartera.

irakurri gehiago →

Gaur8 astekariko arduradun Oihana Llorentek aste honetako alean landutako gai nabarmenen aurrerapena egin digu: Trebiñu Arabara batzearen aldekoek gaia Madrilek kontutan hartzea lortu izana; Palestinako egoerari buruzko elkarrizketa; feminismoaren historia frankismo garaitik gaur arteko pegatinen bidez; eta Koldo Salinas maisu txokolategilea aipatu dizkigu Llorentek.

irakurri gehiago →
no image

Azkaineko eta Bilboko berri irratien tartean

17 urria, 2014 | 0 Komentarioak

Gaurko saioko irratien tartean, Antxeta irratiko esatari Maia Muruagaren eskutik, bihar Kilika gaztetxearen urtemugaren harira Azkainen izango den eskaintza kulturalaren berri izan dugu; Bilbo Hiria irratiko Mieltxo Monforti esker, berriz, Bilboko kafe antzokian dagoen programazioaren berri.

irakurri gehiago →
no image

Txapa irratiaren 30. urtemugaz Iñigo Herrerosekin

16 urria, 2014 | 1 Komentarioak

Aurten bete ditu 30 urte Bergarako Txapa irrati libreak. Horren harira, urtean zehar zenbait ekintza egin dituzte ospakizun gisa, baina kontu gehienak udazkenerako utzi dituzte. Asteburu honetan, esaterako, 30 orduko irrati maratoia egingo dute. Kontu horiez eta aurrera begirako asmoez aritu gara Txapako kide Iñigo Herrerosekin.

irakurri gehiago →
no image

Arteari buruzko kontuak Ana Revueltaren eskutik

16 urria, 2014 | 0 Komentarioak

Osteguna izanik, kultura kontuetan murgildu gara gaurko saioan, eta Halabedi irratiko estudioetara jo dugu bertako esatari Jon Aranbururen eta Ana Revueltaren bidez arteari buruzko kontuen errepasoa egiteko.

irakurri gehiago →

Azken asteotan nobedade izaten ari den Kurdistango egoeraz hitz egiteko Komite Internazionalistetako kide Igor Olabarrieta batu zaigu gaurko Zebrabidera. Gertatzen ari denaren aurrean hainbat herrialde erantzule eta interesatu izan arren, isilik daudela salatu du; edonola ere, errealitate gordinaren aurrean aurrera jarritzen dutela kurduek nabarmendu du.

irakurri gehiago →

Ikoitz Arrese eta Itziar Arteaga izan ditugu tertulian, eta agintariek egiten dituzten adierazpen xenofoboez hausnartu dugu: eskuetatik aldegin dieten kontuak ote diren, pentsatu gabe esaten dituzten kontuak…; edo asmo elektoralei erantzunez komunikazio estrategia baten barruan kokatzen direnak.

irakurri gehiago →

Bilbo Hiria Irratiko Mieltxo Monfortek Bizkaiko berri ekarri digu gaur: Aitziber Ibaibarriaga Bilduko Bilboko zinegotzia Deustuko makrodiskotekaz zein Zorrotzako Jardin-Lorategia auzoaren egoeraz; Alvaro Hilario kazetaria igandera arte CNT egiten ari den Urria zikloaz, eta igandean Gallartan Bagonetak kargatzeko munduko txapelketaz; eta Bizkaibuseko gatazka.

irakurri gehiago →
no image

Nekazari gazteen topaketa Gernikako Astran

15 urria, 2014 | 0 Komentarioak

Bilbo Hiria irratikoek Bizkaiko EHNE-ko Unai Arangurenekin hitz egin dute ostiral honetan Astran egingo dituzten nekazari gazteen topaketaren inguruan.

irakurri gehiago →