Zebrabidea

Eguneroko magazina. Arratsaldeko 16:00etatik 18:ooetara.
Kolaboratzaile sare zabalak lagunduta, askotariko gaiak jorratzen dira bertan.
Arrosa Irrati Sareak ekoizten du.

EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko koordinatzaile Itziar Eliasekin hitz egin dugu gaurko Zebrabidean, eta hilaren 18an Bilbon ospatuko duten antzerkizale egunaren xehetasunak eskaini dizkigu.

irakurri gehiago →

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan prostituzioa ogibide duten pertsonekin lan egiten duten sei elkarte –Arrats, Acasgi, Askabide, Sidalava, T4 Elkartea eta Bizkaisida– Gu Gaitun federazioan elkartu dira bazterketa sozialari eta estigmatizazioari aurre egiteko. Bertako idazkari Asier Lekuonak egin digu gurean prostituzioan dihardutenen errealitatearen argazkia.

irakurri gehiago →

Gaur bete dira bost urte Espainiako Poliziak Rafa Diez, Sonia Jacinto, Arnaldo Otegi, Harkaitz Rodrigez eta Miren Zabaleta atxilotu zituela. Bateragune auzia bezala ezagun egindako aferak, bere garaian izan zituen balorazioak entzun ditugu gaurko saioan.

irakurri gehiago →

Euskal Herriko Bilgune Feminstak kaleratzen duen hausnarketarako astekarian irtendako gai nabarmenen errepasoa egin dugu gaur Oihana Etxebarrietarekin. Tomar el escenario dokumentalaren sareratzeaz, Gaur8 astekarian abortu eskubideaz egindako erreportajeaz, Emakumeen Mundu Martxak Donostian egin duen Europa mailako topaketaz, Gu Gaitun federazioaren aurkezpenaz eta Yayo Herreroren hitzaldiaz aritu gara Etxebarrietarekin.

irakurri gehiago →

Gaurko irratien txokoan, Oiartzun irratiko Mirari Martiarena izan dugu bidelagun. Oiartzungo eta Oarsoaldeko albisteak ekarri dizkigu, honakoak, besteak beste: ostegunetik igandera bitartean Oiartzunen egindako garagardo azoka; larunbatean ospatutako Mendira Eguna; datorren larunbatean ospatuko duten Zazpiak Bat Eguna; Pasaiako PSE-EEk udal bozak irabaziz gero, atez ateko hondakin bilketa kenduko duela; eta Motxian Eby lehiaketa.

irakurri gehiago →

Literaturaren tartean barneratu gara, denboraldi berrian lehen aldiz, eta 111 Akademiako Amaia Goikoetxearekin hitz egin dugu: Ana Malagonen Lasai, ez da ezer gertatzen eta Iñigo Aranbarriren Apirila liburuez azalpenak eman dizkigu.

irakurri gehiago →

Gaur buru osasunaren aldeko mundu eguna izanik, buru gaixotasunak dituzten eta haien senideen elkarteen federazioko Gotzone Astiasaran abokatuari egin diogu elkarrizketa.

irakurri gehiago →

Ekonomia kontuak hartu ditugu ahotan gaurko adierazpenen tartean. Kutxabank banku fundazio bihurtzearen eta lan osasunaren egoeraz batzuek eta besteek dituzten iritziak ekarri ditugu Zebrabidera.

irakurri gehiago →

Gaur8 astekariko arduradun Amagoia Mujikak aste honetako alean landutako gai nabarmenen aurrerapena egin digu: Kolonbiako gerrillariak fabrikatzeko “negozioa”, Marotokeriak datuen bidez gezurtatzen dituen erreportajea, Gure Esku Dagoren aurrera begirako asmoak eta Unai Iturraga bertsolariaren ilustratzaile fazeta ezagutu ditugu.

irakurri gehiago →
no image

Maia Muruaga Herri Uzta festibalaz

urria 10, 2014 | 0 Komentarioak

Gaurko irratien tartean, Antxeta irratiko Maia Muruagaren eskutik, Herri Uzta festibalaren hirugarren edizioan izango den ikusgarriaren berri izan dugu.

irakurri gehiago →