Zebrabidea

Eguneroko magazina. Arratsaldeko 16:00etatik 18:ooetara.
Kolaboratzaile sare zabalak lagunduta, askotariko gaiak jorratzen dira bertan.
Arrosa Irrati Sareak ekoizten du.

Ekonomia kontuak hartu ditugu ahotan gaurko adierazpenen tartean. Kutxabank banku fundazio bihurtzearen eta lan osasunaren egoeraz batzuek eta besteek dituzten iritziak ekarri ditugu Zebrabidera.

irakurri gehiago →

Gaur8 astekariko arduradun Amagoia Mujikak aste honetako alean landutako gai nabarmenen aurrerapena egin digu: Kolonbiako gerrillariak fabrikatzeko “negozioa”, Marotokeriak datuen bidez gezurtatzen dituen erreportajea, Gure Esku Dagoren aurrera begirako asmoak eta Unai Iturraga bertsolariaren ilustratzaile fazeta ezagutu ditugu.

irakurri gehiago →
no image

Maia Muruaga Herri Uzta festibalaz

urria 10, 2014 | 0 Komentarioak

Gaurko irratien tartean, Antxeta irratiko Maia Muruagaren eskutik, Herri Uzta festibalaren hirugarren edizioan izango den ikusgarriaren berri izan dugu.

irakurri gehiago →
no image

Hiztegi poetikoa egitasmoa ezagutu dugu

urria 9, 2014 | 0 Komentarioak

Garoa liburudendan bihar eskainiko duten Gaueko berbak ikuskizunaren harira, Maria Elorza eta Maider Fernandez batu zaizkigu Zebrabidera; eta hainbat euskalkitako galdutako esapideetatik abiatuta egin duten Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa laburmetraiaz hitz egin digute.

irakurri gehiago →

Osteguna izanik, asteburura begira jarri eta musikari tarte zabala eskaini diogu gaur. Horren ardura Halabedi Irratiko esatari Jon Aranburu eta Beñardo Goietxe musikariarena izan da.

irakurri gehiago →
no image

Lide Treku ‘Psikosolidarioak’ egitasmoaz

urria 9, 2014 | 0 Komentarioak

Krisi garaiotan diru faltagatik arreta psikologikoa jaso ezin duten herritarren beharrak asetzeko, Psikosolidarioak egitasmoa jarri du abian, Donostian, psikologo talde batek. Denbora ekonomian oinarritutako egitasmo horren inguruan hitz egin dugu Lide Treku psikologoarekin.

irakurri gehiago →

Bilbo Hiria irratiko lagunak izan ditugu gaurko irratien txokoan. Alvaro Hilario elkarrizketatu dute Bizkaiko bi kultur ekintzaren inguruan: Sestaoko Txirbilenean kulturguneko La gallina vasca-ren erakusketa, eta Eskean Kristo Bin taldearen disko aurkezpena zein Bilboko Kafe Antzokiko kontzertua aipat ditu Hilariok.

irakurri gehiago →
no image

Topa eguna, urriaren 11n Derion. Ein daigun topa!

urria 9, 2014 | 0 Komentarioak

Datorren larunbat honetan, urriak 11, ospatuko da Derion aurtengo Topa eguna. Egunaren antolatzaile lanetan, besteak beste, bertako Tximintx euskara elkartea aritu da, eta gurekin elkarte honetako Txerra Rodriguezek jardun du.

irakurri gehiago →
no image

Esan Erran irratia ezagutu dugu

urria 9, 2014 | 0 Komentarioak

Aurrerantzean kolaboratzaile izango dudun Josu Martiren eskutik Esan Erran irratia eta Pulunpe aldizkaria ezagutu ditugu. Odieta, Atez, Anue, Lantz, Imotz, Basaburua eta Ultzama bailaretan entzuten da irrati hau, eta irakurri aldizkaria. Sarean hauen berri izateko ametza.info gunera jota egin dezakezue.  

irakurri gehiago →

Gaurko eguneko adierazpenen tartean, Patxi Zabaletak aro politiko berriaz esandakoak, Xabier Mikel Errekondok ebolaren auzian Madrilek duen kudeaketari eginiko kritika eta Xabier Olano Gipuzkoako ahaldun nagusirako hautagaiaren aurreikuspenak bildu ditugu.  

irakurri gehiago →