Zebrabidea

Eguneroko magazina. Arratsaldeko 16:00etatik 18:ooetara.
Kolaboratzaile sare zabalak lagunduta, askotariko gaiak jorratzen dira bertan.
Arrosa Irrati Sareak ekoizten du.

no image

Ion Erro ‘Karmele gogoan’ dinamikaz

urria 21, 2014 | 0 Komentarioak

Abenduaren 6an beteko dira hamar urte kartzelan zuen semea bisitatzera zihoala Karmele Solaguren auto istripuz hil zenetik. Horren harira, Karmele gogoan dinamika jarri dute abian Solagurenen herrikideek Barañainen. Ion Errok azaldu dizkigu xehetasunak.

irakurri gehiago →

Astearteetan gizarte eta ekonomia gaiei buruz hausnartzen dugu Zebrabidean, eta, gaurkoan, Koop57ko Liher Gonzalez batu zaigu ekintzailetasunaz eta auto enpleguaz hitz egitera.

irakurri gehiago →
no image

Iñaki Barcena Petronorrez eta energia sistemaz

urria 21, 2014 | 0 Komentarioak

Bilbo Hiria irratiko lagunek egin dute gaurko Zebrabideko elkarrizketa. Zehazki, Mieltxo Monfort Iñaki Barcenarekin aritu da Petronorren inguruko azken kontuez eta energia sistemaz.

irakurri gehiago →

Berria egunkariak hizkuntza ereduen inguruan igandean kaleratutako erreportaje mamitsua oinarri hartuta, Euskal Herriko eremuetan euskarak eta hezkuntzak duten loturaz hizketan aritu gara gaur, Aitor Abaroarekin eta Ander Perezekin.

irakurri gehiago →

Gaur, lehen aldiz batu zaizkigu Xorroxin irratiko kideak Zebrabidera euren zonaldeko berri emateko. Fernando Anbustegi esatariak honako kontuak ekarri dizkigu, besteak beste: Baztan ikastolak Zangozakoaren eskutik Nafarroa Oinez-eko lekukoa jaso duela; uholdeek eragindako kalteei buelta emateko diru laguntza ezagatik kexu direla herritarrak; edo asteburuan Beran Lurraren eguna eta Elizondoko udazkeneko feria ospatuko direla.

irakurri gehiago →

Astelehenero ohi dugun legez, antzerkiaren inguruko tartetxoa zabaldu dugu gaurko saioan ere. Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko Itziar Eliasek Traganarru antzezlanaz aritzea proposatu digu. Halaxe egin dugu Eliasekin berarekin eta antzelanaren sortzaile eta zuzendari Urki Muguruzarekin.

irakurri gehiago →

Artur Mas presidenteak azaroaren 9ko galdeketa egiteko beste modu bat proposatu ostean, hauteskunde plebiszitarioak eta alderdien arteko batasun falta mahai gaineratu dira Katalunian. Horrek guztiak sortu duen egoeraren inguruan hitz egin dugu Garak Bartzelonan duen kazetari Beñat Zalduarekin.

irakurri gehiago →

Gaur, hiru urte bete dira ETA erakunde armatuak behin betiko su etena iragarri zuela. Horren harira, duela hiru urteko adierazpen hark eragin zituen erreakzioak ekarri ditugu eguneko adierazpenen tartera.

irakurri gehiago →

Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Amaia Zufiak nabarmendu dizkigu joan den asteko Bilgune Kontari astekarian landutako gaiak: Emakumeen Mundu Martxak Donostian egindako Europa mailako topaketa, eta Kurdistango emakumeei babesa adierazteko bertan kaleratutako komunikatua; edo Saioa Iraolak emakumeek denboraz duten pertzepzioaz idatzitako iritzi artikuluaz aritu zaigu, besteak beste.

irakurri gehiago →

Gaurkoan, Tolosa aldeko berri jaso dugu irratien tartean, Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillosen eskutik: “Munduko arraza oneneko” behia Tolosako hiltegian hil dutela; asteburuan amaitu diren mikologia jardunaldiak amaitu direla; Tolosako azokako Lurretik sukaldera dinamika abian dela; eta datorren asteburuan sanfilippo gaitza duen Oier Iribarrenen aldeko ekitaldia egingo dutela Irrien Lagunak gizartegintza elkartekoek azaldu digu Terradillosek.

irakurri gehiago →