Zebrabidea

Eguneroko magazina. Arratsaldeko 16:00etatik 18:ooetara.
Kolaboratzaile sare zabalak lagunduta, askotariko gaiak jorratzen dira bertan.
Arrosa Irrati Sareak ekoizten du.

Kolaborazio berri bat hasi dugu. Hilabetero Euskal Herriko txoko ezberdinetan egongo diren hainbat kontzerturen proposamenak ekarriko dizkigute Arrosa Sareko 3kortxeatarrek. Oraingo honetan, urriari egin diote errepasoa, eta datozen asteetako kontzertu proposamenekin batera taldeen kantuak ere ekarri dizkigute uhinetara Andrea, Ion eta Aitorrek. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

SORMENAREN TARTEA | Nobedade Power Pop-eroak

urria 4, 2019 | 0 Komentarioak

Musikak hartu du protagonismoa sormenaren tartean. Nobedade Power Pop-eroak ekarri dituzte uhinetara Jon Aranburu eta Beñardo Goietxek.  

irakurri gehiago →

Ostiralero bezala, aste honetako Ggaur8aren aurrerapena egin dugu Xabier Izaga kazetariaren eskutik. Bihartik aurrera irakurgai izango diren hiru erreportaje eta elkarrizketaz hitz egin dugu berarekin. Euskal Herriko hiru gaztek Bangladeshen zabaldu nahi duten arropa tailerrari buruz egindakoa erreportajeaz aritu gara, alde batetik. Baita Agurne Gaubeka Erauskin, Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendari berriari egindako elkarrizketaz, bestetik. Eta […]

irakurri gehiago →

Irratien tartean Urruñara jo dugu, Antxeta irratiaren eskutik. Urriaren 12an euskal mitologiaren inguruko gaualdi bat antolatu dute, “Urruña gaua” deiturikoa, eta honi buruz hitz Antxeta irratian hitz egindakoak ekarri ditugu Zebrabidera.

irakurri gehiago →

Aurten ere hilabetero izango dugu literaturaz hitz egiteko aukera Poeta Madarikatuak saioko gidari den Miren Rico Tolosarekin. Ikasturteko lehenengo kolaborazioan Max Porterren Duelo es esa cosa con alas eta Shirley Jacksonen Siempre hemos vivido en el castillo lanez aritu gara: idazteko estiloez eta lantzen diren gaiez, besteak beste. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Eloquentia elkartea deskubriarazten digu Karla Rodriguez bere sortzaileak. Helburuak? Sinpleak eta ainitzak: ideiak adierazten, eraikitzen eta defenditzen ikasi bainan sustut ere tolerentzia eta entzumena garatu. Entzun hemen Radio Kulturako lagunek egindako erreportajea!

irakurri gehiago →

Irratien tartean Ultzamaldera jo dugu Esan Erran irratiko Itziar Perez Argomanizen eskutik. Etxeko kontuak ekarri dizkigu alde batetik, Egun Ero magazinak indartsu hasi baitu ikasturtea, eta Amezti.eus-en ere entzungai baitago dagoeneko. Ultzamaldeko hainbat berri ekarri ditu, eta baita agenda hitzordu interesgarriak ere. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Zinemaldia amaitu berritan, bertan ikusgai izan dira hainbat filmeen inguruan hitz egiteko tartea hartu dugu hilabetean behin gurean izango den Maitane Legarretarekin. Blackbird, Temblores, Il pleuvait des oiseaux, Agosto, eta The song of names filmeez aritu gara, eta baita Zinemaldiak utzitako sentsazio eta emozioez ere. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Larunbatean aurkeztu zuten Bergarako gaztetxean Haus of beats zigiluarekin ateratako lehen lana, Telmo Trenorren HEAT laneko remixak biltzen dituena. Proiektuko kide den Asier Balzategirekin hitz egin dugu. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Asteroko Argiaren tartea izan dugu Estitxu Eizagirreren eskutik. Jordi Cuixart-i egindako elkarrizketaz aritu gara, baita Lucía Litjmaer-i egindakoaz ere, atera berri duen Ofendiditos: Sobre la criminalización de la protesta izeneko liburuaren harira, eta azkenik, June Fernandezek abolizioaren inguruan idatzitako iritzi artikuluaz.  

irakurri gehiago →