BERRIAK

Miarritzen (Lapurdi) bilduko dira munduko zazpi herrialde boteretsuenak, abuztuaren 24tik 26ra egitekoa den G7 goi bileran. Gailurraren harira, Euskal Herriko hainbat txokotan dagoeneko hilabeteak daramtzate antolatu eta gailurraren aurkako salaketa egiten. Larunbat honetarako, esaterako, Hego Euskal Herriko hiriburuetan mobilizazioak deitu dituzte. Askapenako kiden den (eta G7EZ plataformako kide) Izaskun Goienetxea izan da gure estudioetan gailurrak […]

irakurri gehiago →

Asteazkenero bezala, aste honetako Argiaren aurrerapena egin dugu Estitxu Eizagirreren eskutik. Napardeath filmari buruzko erreportajea, Indiako nekazal krisiaren alargunen ingurukoa , eta futbola eta berau zeharkatzen duten hainbat elementuren inguruan Carles Viñasi egindako elkarrizketa. Horiexek izan ditugu hizpide, besteak beste.

irakurri gehiago →

Irratien tartean Bilbo aldera jo dugu Bilbo Hiria irratiaren eskutik. G7Ez plataformak larunbaterako Bilbon deitutako protestak, Errefuxiatuen Nazioarteko Egunari lotutako kontuak, eta SOS Alde Zaharra plataformak bihar egingo duen ibilibide ez turistikoaren berri eman digu Ane Zabala Bilbo Hiriako kazetariak. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Uda badator, eta udarekin batera auzo eta herrietako jaiak ere. Jai eredu ezberdinak planteatzen dituzte horietako askok, eta gaurkoan adibide bat ezagutzeko aukera izan dugu. Gasteizko Alde Zaharreko Zaharraz Harro jaiak, hain zuzen ere. Ane Gebararekin hitz egin dugu ereduaz eta antolatutakoaz. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Irratien tartean Arabara jo dugu Hala Bedi irratiaren eskutik. Ekaitz Samaniego presoaren lekualdatzea, Judimendiko jaiak, hainbat lan gatazka eta protesta eta eskola segregazioa izan ditugu hizpide Jonekin. Amaitzeko, zendu berri den hala Bediko kide Carlos Spagnuolori omenalditxo bat egiteko aukera ere ez dugu galdu nahi izan.

irakurri gehiago →

Ekonomia sozial eraldatzailearen inguruko kontuei ireki diegu tartea, Koop57ko lagunen eskutik. Andaluziako Puerto Realeko pistinen inguruan eta Koop57k eta Udalbiltzak sinatutako elkarlaguntza hitzarmenaren inguruan aritu zaigu Liher Gonzalez. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

“Zientzia eta artea kalean bertan” hitzaldi-zikloa abiatuko da ekainaren 19an, Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak antolaturik. Zientzia eta artea gurutzatzen dituzten hainbat elementuren lanketa egingo da bertan, besteak beste. Hitzaldi ziklo honen berri izateko EHUn Zientzia eta Teknologia fakultateko eta Arte Ederretako irakaslea den Oskar Gonzalezekin hitz egin dugu. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Irratien tartean Oarso Bidasoara jo dugu gaurkoan Oiartzun irratiaren eskutik. Hitzaren tartean, eskualdean izandakoak eta izango direnak errepasatu dituzte Oarso Bidasoko Hitzako zuzendari den Urko etxebesterekin. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Ostiraleroko tartea eskaini diogu sormenari. Musika kontuez aritu ohi dira Jon Aranburu eta Beñardo Goietxe tarte honetan, oraingoan, berriz, rock jaialdiez: Andoaingo Rock jaialdia eta Azkena Rock. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Ostiralero bezala, aste honetako Gaur8aren aurrerapena egin dugu Amagoia Mujika kazetariarekin. Asian zaborrarekin dagoen gatazkaren inguruko erreportajea, lehen mailako futbolean euskarak duen presentzia eta prestigioari buruzkoa, 5 talde euskaldunetako entrenatzaileekin hitz egin baitute Gaur8ko kazetariek, eta azkenik, infraganti harrapatu duten Libana Taboada abeslari eta arraunlariari egindako elkarrizketaz aritu gara.

irakurri gehiago →