BERBAZ: Oskar Aranda, ume eta kaskonduen jolas erotikoez

Gorputza dugu, gorputza gara, eta holan danez, jaio eta hil arte sexualizatuak gara. Umetan askotan erreprimitu nahi izaten dute ingurukoek (“zer ari zara ikutzen?”; begiratu zigortzaile bat,…), barne-bulkada mugatu.

Plazera, desira, gogoa, jakin-mina, samurtasuna, gozamena, kontaktua,… atseginaren bila ibiltzen gara senez. Esplorazio, barne-ezagutza eta sozializazio bide amaigabea. Eta txikitatik ematen da, berez-berez, inguruari eta bizitzari buruz legez, jakin, esperimentatu, ikasi, hazi nahi izatea. Jolasaren bitartez, gehienetan, etengabeko jolasean ibili ohi gara umetan, eta norbere gorputza, desira, plazera, kitzikaldiak, jolasotan sartzen dituzte umeek. Euren kabuz, sen hutsez, irakasle premia barik, banakako eta talde ikasketan. Holan izan da aspaldian.

Oskar Arandak, sexologo lanbidez, eta sarri institutuetan sexu hezitzaile, galdera egin die inguruko jende helduei: “jolasten zinen erotikoki, txikitan? Zer duzu gogoan?” Eta horrela, 40tik gora jolasen berri ematen digu, batu dituen moduan, epaiketarik, iritzirik, barloraziorik gabe. Txepetxa lagunak gustu handiz egindako marrazkiekin bat, DDT-ren edizio ederrean ditugu orain eskura, liburu bakan horietakoan, jolasa, amodioa eta erotismoari buruzko hausnarketa interesgarriek atariko egiten dutela.

Solaserako lagun, aitzakia eta gai polita, entzun!

Kantak:
Roberto alaia, portuko galaia (Fermin Muguruza)
Zomorroak (Fermin Muguruza)

Erreferentziak:
Juegoseróticos en la infancia y la preadolescencia (Oskar Aranda)

Lectura sexológica de Saramago (Oskar Aranda)

Havelock Ellis

Hurrengo podcasta

ABD-AK SAIOA: L hizkia

al. Urt 13 , 2020