PIPERPOLIS: Bermeotik Etxekalte taldeak “Gure hizkuntzan” lana aurkeztu digu

Hortxe bueltan dugu Durangoko Azoka. Zenbat sormen lan aurkeztu eta galtzen diren gure kultura txikiaren unibertso handian. Ahalegin horretan gabiltza Bilbo Hiria irratiko piperpolis saioan eta gaurkoan Bermeotik datorren taldea gonbidatu dugu, Etxekalte. Esku artean disko berria dute “Gure hizkeran” deiturikoa. Iñaki Olondo eta Iker Etxebarria batu zaizkigu saioan. Sei kantuz osatutako diskoa egin dute, James Morgan eta Asier Renteriarekin grabatu dute.

Hurrengo podcasta

BERBAZ: Mirari Bereziartua, herritarrak historiaz jabetzen, 2021era begira (Loiola, Elkano, Noaingo bataila,... )

og. Aza 28 , 2019