ANTXOEN BERTSOA (95) – bertso bat, opari bat

Parte hartu ANTXOEN BERTSOAn! Kantatu bertso bat KKinZonako telefonoaren erantzungailuan 943038741 edo info@kkinzona.eus helbidera bidali audio bidez edo idatzita. KKinZonako produktu bat eskuratuko duzu! Aste honetan Doneztebe jaunak etxeko lanak fin egin ditu. Beraz, oparia hiretzat!

Bertso gilda gozo honetan, gbtx19-ko azken final laurdena errepasatu dugu. Azkoitian ospatu zen saioaz aritu gara estudioan eta telefonoaz bestalde, saioan protagonista izan genuen Maialen Akizu bertsolari urretxuarra izan dugu. Esker anitz zure prestutasunagatik Maialen!

Andoain eta Irungo final laurdenetako bertso batzuk ere entzun ditugu. Jada hasi gara final handiko pronostikoak osatzen. Bidali zure kiniela!

glu glu glu glu…

Hurrengo podcasta

ERRO TA BERRI - Europa Ekialdeko soinu ijitoak eta Eurasiako gizonezkoen eztarriak.

ol. Aza 8 , 2019