1/02 │ Pilula potea eta Lee Moses

Published On azaroa 6, 2019 | By Klask! | Klask!

Urduritasuna gaindituta, Klask! irratsaioaren bigarrena atalari ekin diogu, Gasteiz, Araba eta Euskal Herri osoan zehar, apaltasunez baina gogotsu, soula eta rhythm’n’blusa zabaltzeko asmoz.

Ohikoa izango den moduan, saioaren lehengo atalean, pilula potea ireki eta hianbat kontzertu, jaialdi eta diskoen berri eman dugu. Guzti-guztia erritmo beltzekin beratuz. Hala, Soul4Real Weekender eta Mojo Workin’ festibalak ekarri ditugu gurera eta, gutxi izango balitz bezala, Barbara Howarden azken berrargitalpena sastatu dugu Hala Bedi irratiko 3. estudioan.

Bigarren zatian, Rufo, Old Tower Stuff disko dendaren buruzagia, gonbidatu dugu Klask!ek egoitza nagusira. Berarekin Lee Moses handiaren bizitza eta lana ekarri ditu eta, gauzak horrela, Lee Mosesen abestiekin gozameneraino dantzatu dugu.

Gogoari eutsi!

TRACKLIST

6V6 LA – The Meters

Chick-A-Boom – Joe Bataan

I’ll Come Running – Carolyn Crawford

I Don’t Want Your Love – Barbara Howard

Can She Give You Fever – Ernie Tucker

Bad Girl pt. 1 – Lee Moses

Adorable One – Lee Moses

I’m Sad About It – Lee Moses

Reach Out I’ll Be There – Lee Moses

Time And Place – Lee Moses

What You Don’t Want Me To Be – Lee Moses

How Much Longer (Must I Wait) Lee Moses

Bad Girl pt. 2 – Lee Moses

The post 1/02 │ Pilula potea eta Lee Moses appeared first on Halabedi.

Like this Article? Share it!

Comments are closed.