1/01│ Abesti berriak eta Lee Fieldsen «It Rains Love»

Published On azaroa 6, 2019 | By Klask! | Klask!

Urduritasunak jota eta arazo teknikoei aurre eginez, bere ibilbidea hasi du Klask! saioak. Astelehenero 15:00etatik aurrera soul eta rhtythm’n’blues musikaz blaituko ditu Hala Bediko uhin likatsuak.

Lehengo saio honetan, kaleratu berri eta kaleratzear dauden hainbat diskoei erreparatu zaie. Gauzak horrela, Hanna Williams eta Michael Kiwanukaren hurrengo lanen aurrerapen kantak entzugai izan dira eta, gainera, atera berri diren The Magnetophones eta Neal Francisen azken lanen pilula txiki batzuk probatzeko ere aukera egon da. Azkenik, Freedoniaren hurrengo diskaren («Conciencia») inguruko informazioa helarazi da.

Saioaren bigarren zatian, Lee Fields & The Expressionsen azken lana aztertuta da: It Rains Love. Apirilean kaleratutako disko hau 2019ko disko aipagarrienetakoa da. Alde batetik, lan txukuna eta borobila delako. Bestetik, Lee Fields soulman mitikoaren lana delako eta Lee Fields soularen aldare sakratuan kokatutako talentua da eta.

 

TRACKLIST

Twistin’ With The King – King Curtis

50 Foot Woman – Hanna Williams & The Affirmations

Otter Waist – The Magnetophones

How Have I Lived – Neal Francis

You Ain’t The Problem – Michael Kiwanuka

Long Road To Take – Freedonia

It Rains Love – Lee Fields & The Expressions

Two Faces – Lee Fields & The Expressions

Wake Up – Lee Fields & The Expressions

God Is Real – Lee Fields & The Expressions

The post 1/01│ Abesti berriak eta Lee Fieldsen «It Rains Love» appeared first on Halabedi.

Like this Article? Share it!

Comments are closed.