LUR ETA MURMUR- Salda Badago!!

Iritsi dira Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak!! Bihartik hasita eta igandera arte, hiru mila emakume* baino gehiago elkartuko gara Durangon eztabaidatzeko, hausnarketa egiteko eta ospatzeko. Matxismoa, faxismoa, arrazakeria, kapitalismoa, lesbofobia, transfobia… hil eta gero, salda bero!

Eta bazkaltzeko ere salda egongo da… agroekologikoa! Gaurko irratsaioan, Vane Calvok eta Lur Moraguesek, Arrazolako Amillena Tabernako kideek, azaldu digute nola antolatu diren bertoko, garaiko eta ekologiko izango diren 1.800 menu prestatzeko, era kolektibo batean. On egin!

 

Hurrengo podcasta

BERTSOINKA-Gipuzkoako bertsolari txapelketako final zortzirenak II

og. Urr 31 , 2019