BESTE BAT: Ibil Bedi x 3

Hauxe duzue Ibil Bedi talde nafarraren hirugarren ‘Beste Bat’ saioa. Amets Aranguren eta Ibai Osinaga aritu dira gidari lanetan. Berezia gaurko fonoteka, euskarazko kantuak soilik bildu dituztelako eta hiru zatitan banatu dutelako saioa: kantu klasikoek osatu dute lehen zatia, trantsizioa egiteko kantuak aukerakeratu dituzten bigarrenean, eta bukaera berezia emateko, gaur egungo abestiak. Aurreikusi ezin diren 60 minutu dira hauek, harribitxi aunitz, eta batez ere, aspaldiko garaietara hegan egitea eragingo dizuten kantu ugari.

Hurrengo podcasta

IRRATIEN TARTEA | Auñamendiren berri, Irati irratiaren eskutik

az. Urr 23 , 2019

Podcast gehiago