SOINUGELA: Milladoiro, Carlos Nuñez, Rodrigo Romani, Sondeseu, Ricardo Portela, P.P. Arnold, The Cars

Galiziatik ekarri dugu musika, folk eremukoa, gaurko Soinugelara. Urrezko kantua Milladoiroren eskutik entzun dugun Aires de Pontevedra zuzenean grabatua. Jarraian, Galiziako muñeira guztien ama, gaiteroek esaten duten moduan. Entzun dugu Muñeira de Chantada, Carlos Nuñezek The Chieftains-ekin zuzenean grabatu zuen bertsioan. Gero, Ricardo Portela zena ekarri dugu, gaiteiro handia bera, eta, gauzak zer diren, bere grabazio nagusia Euskal Herrian egin zuen, Galdakaoko Xoxoa estudioan, Jean Phocas teknikari zuela. Berak jotako Muñeira de Chantada eta Aires de Pontevedra entzun ditugu ere. Milladoiroren Atlántico disko berritik bi kantu entzun ditugu: Terranova eta Sweet Thames Flow Softly.

Rodrigo Romani arpa jolea Milladoiroren sortzaileetako bat izan zen 1978an. 2000. urtean taldea utzi zuen baina musika egiten jarraitu zuen. Hirukote batean grabatu duen Fios de ouro no ar bilduma berritik pare bat kantu entzun ditugu: Indo de cara a Grixoa eta Ai deus se sabora (Cantiga IV de Martín Códax).

Rodrigo Romanik fundazioa eta SonDeSeu folk orkestra erraldoia sortu zuen 2003an, Vigoko folk eta tradiziozko musikaren eskolan. Bost grabazio egin dituzte. Iazko Beiralúa diskotik Ciclotimias, Aí vén o Maio eta De gademotta a san Martiño entzun ditugu.

P.P. Arnold soul kantaria 1966an Ingalaterrara heldu zen, Ike eta Tina Turnerren taldean kantari zebilela. Bertan geratu zen eta arrakasta handia lortu zuen. Garai hartako hiru kantu ekarri ditugu: The First Cut is the Deepest, Angel of the Morning eta As Tears go By. 51 urte pasatu dira eta Arnoldek album berria grabatu du The New Adventures of… P.P. Arnold izenekoa. Kanta batzuk dastatu ditugu disko horretatik: Baby Blue, When I Was Part of Your Picture, I’m A Dreamer eta The Last Thougts on Woody Guthrie.

Irailaren 17an Manhattango bere apartamenduan hil zen Bostongo The Cars taldeko Ric Ocasek. AEBetako New Wave garaiko ikurra izandako taldeko baxu jolea eta burua zen Ocasek, eta guk gogoratu nahi izan dugu beraien musika, abesti batzuen bidez: Just What I Needed, Hello Again, Drive eta Magic.

Hurrengo podcasta

AHUNTZAREN GAUERDIKO EZTULA: Matxinada katalana eta euskal ustelkeria

ig. Urr 20 , 2019