Arabako Herri Txikien eguna ospatuko dute urriaren 12an Argantzunen

Araba aldera jo dugu tarte batez, Arabako hainbat herri txikitako gazteek Herri txikiak bat asanblada sortu baitute. Hitzordu garrantzitsua jarri dute larunbaterako, urriaren 12rako, Argantzunen (Trebiñu). Asanbladaren aurkezpena egiteko baliatuko dute eguna, eta baita herri txikien ahotsa aldarrikatu eta beharrak ikustarazteko ere, besteak beste.

Asanbladako kide den Gorka Alortizekin hitz egin dugu. Entzun hemen!

 

Hurrengo podcasta

IRRATIEN TARTEA | Ipar Euskal Herriaren berri, Gure Irratiaren eskutik

og. Urr 10 , 2019