Zintzilik irratian parte-hartzeko deialdia

Oreretako irrati librea den Zitzilik Irratia, udazken honetan 35 urte emititzen beteko ditu eta irratian parte-hartzeko gonbidapena egiten die norbanako zein kolektiboei.

 

Momentu hauetan 2019/2020ko denboraldiaren programazioa prestatzen ari da eta horregatik, parte hartzeko deialdia luzatzen da pertsona eta kolektiboei; bai saio bat eginez, bai momentu zehatz bateko irratilanak egiten, bai irratiari laguntzeko lan ezberdinak eginez…

Deialdia urriak 9an izango da arratsaldeko 19:00tan Zintzilik irratiko egoitzan, Herreria bezala ezagututa, Orereta-Errenteriako Tomaz Lopez kalean. Animatu zure/zuen proposamenak, kezkak, zalantzak edo irratiaren filosofiarekin batera joan daitezkeen edozein gauza ekartzera. Gogoratu Zintzilik Irratia, irrati libre bat dela, autogestio eta asanbladetan onarrituta eta saio eta eduki kritiko eta ez komertzialak dituena. Beraz, irizpide hauekin bat egiten baduzu, etorri ate irekiera deialdi honetara. Dena den, interesa edukiz gero baina ezin bazara egun horretan irratira hurbildu, idatzi zintzilik@sindominio.net emailera edo bilatuiguzu sare sozialetan gurekin harremanetan jartzeko.

Hurrengo podcasta

Mestibull: 2019 10 04

al. Urr 7 , 2019