SOINUGELA: Kepa Altonaga eta bere soinu banda

Published On urria 2, 2019 | By Soinugela BILBO HIRIA IRRATIA | Soinugela

Gaurko Soinugelan saio berezia izan dugu. Kepa Altonaga (Loiu, 1958) izan dugu gonbidatu eta berarekin solasean egon gara bere liburuez. Gure saioa,noski, musika esparruan daukagunez, berak aukeratu ditu gaur entzun ditugun kanta guztiak.

EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean zoogeografia eta ornogabe ez artropodoen zoologia irakasten du. Udako Euskal Unibertsitatearen kidea dugu Altonaga, eta 1992-95 tartean zuzendaria izan zen. Idazlan ugari plazaratu ditu, gehienak dibulgaziozkoak:

  • Folin markesa. Marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan (Elhuyar, 2005)
  • Armand David, pandaren aita (Elhuyar, 2001)
  • Etxepare, aldudeko medikua (Euskaltzaindia/EHU, 2006)
  • Darwin geurean (Pamiela, 2011)
  • Arnaut Abadiaren zoo ilogikoa (Pamiela, 2011)
  • Back to Leizarraga (Pamiela 2015)
  • Patagoniara Hazparnen barrena (Pamiela 2017)
  • Duvoisin kapitainaren malura (Pamiela 2018)

Kantu aukera:

  1.  Jerusalem (William Blake / Emerson, Lake & Palmer, 1973)
  2. Gymnopédia (Erik Satie / Michel Legrand, 1888/1993)
  3. Durango (J.J. Cale, 1976)
  4. Izen Zaharrak (Ruper Ordorika – Joseba Sarrionandia, 2006)
  5. Hurricane (Bob Dylan / Jacques Levy, 1975)

No Time For Love (Hertzainak – Jack Warshaw, 1988)

 

Like this Article? Share it!

Comments are closed.