1215. Katea – WARP: Elektronika egongelan sartu zenekoa

Published On iraila 29, 2019 | By 1215katea | 1215.Katea

Musika garaikidearen bilakaera ezin uler liteke 90. hamarkadan WARP zigilu ingelesak egindako lana aztertu gabe. Dantzalekuko elektronika bezatu, bihurritu eta eraldatu zuten, emaitza ezin anitzagoak eskainiz. Gaurkoan hamarkada horretan zehar argitaratutako lanik esanguratsuenak entzungo ditugu: LFO, Nightmares on Wax, B12, Autechre, Squarepusher, Boards of Canada, Stereolab, Aphex Twin…

Like this Article? Share it!

Comments are closed.