SOINUGELA: Phil Manzanera, The Yawpers, Shirley Brown, Merle Haggard’s Songbook, Bobby Rush, Jamaican Calypso

Published On iraila 25, 2019 | By Soinugela BILBO HIRIA IRRATIA | Soinugela

Phil Manzanera gitarra jotzaile garrantzitsua izan zen 70eko hamarkadan, batez ere Roxy Music taldean egindako lanagatik. 1975ean Manzanerak bakarlari moduan bere lehen lana grabatu zuen Diamond Head izenpean. Bertatik aukeratu dugu gaurko urrezko kantua, Frontera izenekoa, Robert Wyatt-en laguntzarekin abeslari lanean disko honetatik beste bi kantu ere entzun ditugu: Diamond Head eta Big Day.

Denver-etik (Colorado) dator The Yawpers hirukotea, Human Question  euren 4. bilduma da eta kantuaren arabera rock historiaren hainbat estilotatik edaten dute. Guk kantu batzuk aukeratu ditugu: Dancing on My Knees, Earn Your Heaven, Human Question, Man as Ghost eta Carry Me.

Merle Haggard (1937-2016) izan zen country musikaren izen handienetako. Oklahoman jaioa, Kaliforniara joan zen umetan. Bakersfield izeneko azpiestiloaren burua izanik 100 kantu arrakastatsu baino gehiago egin zituen. Aurten Ingalaterrako ACE disketxean bilduma bat kaleratu dute Haggarden kantuen bertsioekin. Gure aukera: Swinging Doors (Jerry Lee Lewis, 1968), Okie from Muskogee (Ray Rogers, 1970), Irma Jackson (Barrence Whitfield, 1994), The Legend of Bonnie and Clyde (Tammy Wynette, 1968), White Line Fever (Flying Burrito Brothers, 1971), Honky Tonk Night Time Man (Lynyrd Skynyrd, 1977), Mma Tried (Grateful Dead, 1971), I Take a Lot of Pride in What I Am (Dean Martin, 1969), Sing Me Back Home (Everly Brothers, 1975) eta The Bottle Let Me Down (Emmylou Harris, 1975).

Shirley Brown-ek 1974an grabatu zuen gaur entzun dugun Woman to Woman, Memphiseko Stax estudioan. Aretharen tankerako kantaria izan zen. Jarraian, Brownek grabatutako Yes Sir Brother abestia ere entzun dugu.

Bobby Rush Chicagoko blues eszenako izar txikia izan zen 50eko urteetan. Gaur oraindik Chitlin eremuko kantari ospetsua dugu Rush. 2016an Porcupine Meat kantua grabatu zuen.

Jamaikan oraindik calypso musika egiten zen 60ko hamarkadan, ska eta rocksteady garaian. Duke Reid estudioan grabatu ziren bi kantu entzun ditugu: Jump Independently eta Hooligans.  Kasu biotan kantaria Count Lasher izan zen.

 

Like this Article? Share it!

Comments are closed.