Mikel Laboaren omenezko diskoaren aurkezpena Urretxu – Zumarragan

Published On iraila 10, 2019 | By Arrosa | Arrosa Berriak, BERRIAK

Ostirala honetan, irailen 13an KKinzonaren “edizioak” sailak diska berri bat aurkeztuko du Urretxu-Zumarragako Gaztetxean.

Pasa den urteko abenduaren 1ean, Mikel Laboaren heriotzaren urtemugan, Urretxu-Zumarragako zenbait taldek eta bakarlarik Laboaren kanta bana prestatu eta zuzeneko ederra eskaini zuten Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Kontzertu haren audioa jasota geratu zen eta orain, KKinzona irratiak 13 kantaz osatutako diska kaleratuko du, Mikel Laboak utzitako altxorrei gorazarre egiteko asmoz. Aurkezpena, gaueko 22:00etan egingo da, diskoari entzunaldi bat emanez eta ondoren MKT talde zarauztarra ikus-entzun ahal izango da. Badirudi MKT-ren azkenetariko kontzertua izango dela, galdu ezinezko zita beraz!

Like this Article? Share it!

Comments are closed.