HITZEN LIHOA – Isuo ta Kezman

Kaixo musikaxale!

Hauxe izan da denboraldi honetako azken HITZEN LIHOA. Beti bezala, saiatu gara korapiloak deslotzen eta lotzen, denon artean hitz eta ideia berriak eraikitzen jarraitzeko. Irratiurteari aio esateko bi gonbidatu berezi izan ditugu KKinZonako estudioan. Isuo ta Kezman artista handiak izan dira protagonista azken liho amaigabe honetan. Beraien, Bihar akaso (Mukuru, 2018) azken diska beso azpian ekarri digute eta zuzenean abesti bat ere kantatu digute. Bejondaizuela gaztek! Kanta-hitz guztiak entzun-irakurri-interpretatu-aztertu ditugu ahoan bilorik gabe. Plazera izan da bi lianteontzat musikari eta lagunon bixita. Esker mila!

Arazo teknikoak ere bixitan izan ditugu aspaldiko partez. Beraz, ezin izan dugu irratsaio guztia igo arrosara. Irratsaio guztia entzun nahi izanez gero egin klik hemen: http://kkinzona.eus/2019/07/04/hitzen-lihoa-isuo-ta-kezman/

Hauxe zerrenda:

1.- Ateaz bestalde.

2.- Biluzik jantzita.

3.- Zeru urdin.

4.- Aurki ez nauzu aurkituko

5.- Euria.

6.- Zerorrek asmatu.

7.- Herren-korapiloa.

8.- Ozeano psikodelikoan barrena.

9.- Enbutu-lainoa tifoi bihurtu da jada Illinoisen.

10.- Amildegira jauzi.

11.- Hitzik gabe.

12.- Espaziuntziko mutila.

13.- Argitan jaulki, argitan aurki.

Hurrengo podcasta

Topa in Topo #04 Orereta

ol. Uzt 5 , 2019