POTTO: Bilboko Kafe Antzokian izandako bertso-bazkari mundiala

Published On ekaina 13, 2019 | By Potto BILBO HIRIA IRRATIA | Potto

Azken bala bota dugu POTTO irratsaioan. Erlantz Ibargurengoitiak atsedena behar eta hauxe dugu 2018-2019 ikasturtearen akabuko programa. dena ondo bidean, urrian bueltatuko gara, indarberrituta eta bertso freskoak pendrivean. Plazera izan da beste ikasturte batez bertsoaren mundu maravilloso-magikoarekin jolasean ibili izana.
Azken kolpe honetan Ane Zabala etorri zaigu bisitan Piperpolis mundu birtualetik eta elkarrekin komentatu dugu zapatuan, Bilboko Kafe Antzokian izandako bertso-bazkari mundiala. Betiere, aukeraketa diktatoriala duzue honakoa, Ibon burgoa soinu-teknikariaren laguntzaz. Kantuan: Onintza Enbeita eta Amets Arzallus

on egin

 

Like this Article? Share it!

Comments are closed.