Prekarietatearen aurkako martxak deitu dituzte ekainaren 13, 14 eta 15erako

Published On ekaina 12, 2019 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Prekarietatearen aurkako martxak deitu ditu Ernai gazte antolakundeak Ekainaren 13, 14 eta 15erako, Euskal Herrian Bizi dinamikaren baitan. Tokian tokiko egoerara egokitutako mezuekin, prekarietatea ardatz duen egungo eredua eraldatu eta bizitzak erdigunean jarriko dituen sistema politiko, sozial eta ekonomikoa eraikitzeko aldarriak mahaigaineratuko dituzte mobilizazio horietan.

Asier Zamoranok azaldu duenez, ekainaren 13ean herri eta auzoetako lanketak egongo dira, 14an, berriz, hiriburu eta eskualdeka, eta larunbatean, ekainaren 15ean, Gasteizen emango diete amaiera martxei. Entzun hemen!

 

Like this Article? Share it!

Comments are closed.