ATALKA, EMAKUME ANABASA · Atalkariak

Published On 30 maiatza, 2019 | By Arraio Irratia(e)ko Atalka | Atalka

Ikasturteko zortzigarren eta azken saioa izan dugu maiatzaren 30 honetan. Eta emakume protagonistak arraio kide diren atalkariak izan ditugu. Beraien iritzia eskatu diegu Arraion eta beraien irratsaioetan parte hartzearen inguruan.

Nymeria berriz ere “Tronuen Dema”z aritu zaigu. Baina entzuleen iritziak ekarri dizkigu oraingoan; zehazki, telesaileko emakumeen inguruan.

Eta saioarekin amaitzeko, hilabeteko hitza ekarri dugu gurera: pututsa, baldarra, traketsa.

Amaitzeko, eskerrak eman gela arroxeko gure katramila eta anabasa honetan jarraitzen egon zareten guztioi.

Bargastak uhinetan!

Like this Article? Share it!

Comments are closed.