BERBAZ: Elena Caballero, “La Basu” rap kantaria, ausart eta sormentsu

Published On maiatza 20, 2019 | By Berbaz BILBO HIRIA IRRATIA | Berbaz

Hogei urtetik gora eman ditu hip-hop munduan eta gaur egun erreferentea da eukal rapzaleen artean. Oso gizonezkoen eremua, eta oso matxista. Musika “industria” osoa ere oso gizonen mundua, gogorra. Asko pairatu izan du alde horretatik eta hortik berdintasunaren eta eraldaketaren aldeko kontzientzia eta ekin argia La Basuk.

Beti izan da irakurtzekoa, idaztekoa, asko pentsatzekoa, eta horrexetarako aukera oparoa ematen dio rapak. Hitzak eta ideiak lantzen, sortzen eta konpartitzen horrenbeste atsegin! Graffitia ere urte askotan izan zuen bide. Burutsu egin behar dela graffitia, ez edonola.

Aspaldian euskara beretzat traba hutsa zen: ez etxean, ez auzoan, ez rap munduan, inon ez zitzaion erabilgarri. Zertarako, bada? “Gorroto nuen!”. Urtetan baztertutako hizkuntzara hurbildu zen gerora, berau erabili, gozatu eta zabaltzeko behar bat sentitu zuenean. Euskaraz rapeatzen duen lehenengo emakumeetakoa dugu. Erreferente argi bat.

Bizi-bizi dabil, proiektu eder asko esku artean, bere musika egiteaz gain: Basati Ederrak, bideo elkarrizketak, berak aukeratutako jendearekin; Agnoia (desinformazioaren informazioa eta informazioaren desinformazioa), bere bidea azalduko duen liburu autobiografikoa; Bazter jaialdia (azaroaren 2an Bilborock-en izatekoa 5. urtez, emakume raperak taula gainean, “urtero emozioz negarrez amaitzen dut bertan”).

Hori eta gehiago, askatasuna, ausardia eta autoeraketan oinarri argiak dituela Elenak. Eta, urte batzuk barru zertan? Emakume artisten bidelagun, hurrengoek paira behar ez dezaten berari tokatu zitzaiona.

A, polito rapeatu dugu saioaren bukaeran, “a capella”, entzun ;-)!

Kantak:

La rage (Keny Arkana)

Wellcome to kabaret (La Basu)

Erreferentziak:

La Basu

Den (Eva Mena)

Frida Kahloren autobiografia

Like this Article? Share it!

Comments are closed.