SOINUGELA: Unidad Alavesa, Pedro Iturralde, Willie Hightower, Soft Machine, Vandoliers

Unidad Alavesakoekin solasean egon ginen orain dela aste batzuk eta gaur euren azkeneko bilduman dagoen Fede berri baten bila urrezko kantu legez aukeratu dugu asteon. Single bat egiteko PSOE izeneko kantu esanguratsua aukeratu dugu B alderako eta hori ere entzun dugu.

Datorren maiatzean Iruñeko Gayarre antzokian kontzertua izango da Pedro Iturralde saxo jotzaile nafarraren omenez. Jabier Garaialde, Mike Andueza eta Alberto Arteta saxo joleekin. Pedro Iturraldek uztailean 90 urte beteko ditu eta jazzaren leienda bizia da. Guk 1968an Eric Peter (baxua), Peer Wybris (bateria) eta Hampton Howes (pianoa) musikari handi-handiekin Blue Note disko etxerako egindako grabazioatik doinu pare bat dastatu ditugu: Black Forest (Hampton Howes Blues) eta Autumn Leaves.

Iragan urtean Willie Hightower 79 urteko Alabamamo soul kantari bikaina bezain ezezagunak bigarren grabazio osoa kaleratu zuen Ace zigiluan. Hightowerrek 69an kaleratu zituen Muscle Shoals estudioan grabatutako abesti batzuk, Fame disko etxean. Guk hauek entzun ditugu: Walk a Mile in my Shoes, Back Road into Town, If I Had a Hammer, Because I Love You eta For Sentimental Reasons / You Send Me. Orain Hightower Muscle Shoalsera bueltatu da eta Quinton Claunch-ekin grabatutako hiru kantu entzun ditugu: I Found You, Rock Me Gently eta No Gettin Over Me.

1974an Donostiako Victoria Eugenia antzokian, Soft Machine laukoteak Euskal Herrian eskainitako lehenengo emanaldia ikusi genuen. Urtebete arinago kaleratutako Soft Machine Seven LPtik aukeratu zuten errepertorioa. Gaur doinu pare bat berreskuratu dugu handik: Nettle Bed eta Tarabos.

Texasekoak izan balira, The Pogues-ekoek Vandoliers taldekoek daukaten soinua izango zuketen. Vandoliers-ek euren hirugarren bilduma kaleratu berri dute, Americana esta punk kutsuekin, eta guk Forever izeneko CD horretatik hiru kantu aukeratu ditugu: Tumbleweed, Fallen Again eta Cigarrettes in the Rain.

 

Hurrengo podcasta

KULTUR KUBOA : Gure besarkadak etorkinentzat + Zokoatik Perurat festa giroan !

al. Api 29 , 2019