KORRIKA 21: 8.eguna

Bilbo inguratu ondoren Ezkerraldera sartu da 21. Korrika bere zortzigarren egunean. Portugaleteko zubi ezagunetik egin du gainera ibaiaren alde batetik besterako bidea lekukoak. Han sekulako harrera beroa egin diote ezkerraldekoek Korrikari eta bertatik igaro ondoren ez du etenik izan. Irudi hunkigarri eta arrigarriak utzi dizkigu bertan egon den festa giroak.

Ezkerraldea utziz Meatzalde eta Enkarterriak ere ez dute hutsik egin tartetxo batez Arabari berriro ere erreleboa eman aurretik. Goizeko bederatziak aldera Aiaraldean Klika egiteari ekin dio bi urtean behineko euskararen aldeko jai honek. Aste egunetan ohitura den bezala eskoetako umeek kaleak girotu dituzte umeek dute bapatekotasun horrekin eta irriz bete dituzte kaleak. Halaxe jarraitu du giroak Bizkaiara sartu eta Bilborantzako bidean topatu ditugun herrietan.

Gaurkoa ere berezia izan da prentsa taldekoentzat, Alonsotegin prentsa taldeari zegokion kilometroa gurea artean eramateko aukera izan baitugu. Furgoneterek ere oparitxo batzuk egin dizkigute eta emozioz betetako momentua izan da. Korrikaren sinonimoa askotan festa izan liteke baina ezin ahaztu aldarrikapen egunak direla Korrikarenak eta egunez egunekoa kontatzen gabiltzanok adierazpen askatasunak azken aldian izan dituen erasoak direla eta gure tartea ahoak estalita egin dugu hori salatzeko.

Azkenean Bilbo. Iritsi da Korrikara Bizkaiako hiriburura eta bertan jende uholdeak denbora luzez animatu ditu lekuko eramaileak euskararen aldarri eta oihuekin.  Egunkari azalak beteko lituzkeen argazki mordoa utzi dizkigu Bilbok.

Eguna bukatzeko Korrika Bizkaiko kostaldetik Gipuzkoara bidean jarriko da bihar eguna bertan pasatzeko.

Hurrengo podcasta

Nola aldatzen diren gauzak #136 LOU

og. Api 11 , 2019