A DESALAMBRAR | Venezuela, Mexiko eta Argelia

Published On 11 apirila, 2019 | By adesalambrar | A Desalambrar

Kaixo!

Berandu igo arren hemen duzue aste honetako A desalambrar irratsaio internazionalista entzungai!

Gaurkoan Venezuela aldera jo dugu irratsaioaren hasieran, Juan Contreras, 23 de enero auzo borrokalariko Coordinadora Simón Bolivar eta PSUVko kidea dugu bera, eta azken gertakariak zein herrialdearen egoera aztertu ditugu berarekin. Ondoren TxiapasEKIN elkarteko Mario izan da gurean, Emiliano Zapataren hilketaren 100. urteurrena eta altxamentu zapatistaren 25. urteurrena aitzakitzat hartuz zapatismoari ete Mexikoko gobernu aldaketari buruz jardun dugu solasean. Amaitzeko, Herrialde Valentziarrean bizi den eta MAS mugimenduko kide den Amina Gobbi argeliararrekin hitzegin dugu Argelian gertatzen ari dena ulertu asmotan.

Galdu ezinezko irratsaioa ezbairik gabe!

Like this Article? Share it!

Comments are closed.