SOINUGELA: Nas, Dientes de luna, Dennis Brown, Don Nix, Skiffle Players, Duke Reid, Tenpora, Skatalites

Gaurko urrezko kantua American Epic telebista dokumentalerako grabatu zuen NAS rap egileak kantua orain dela 100 urte Will Shadek egin zuena The Memphis Jug Banerako On the Road Again da. NASek zioen moduan blues eta rap nahiko hurbil daude. Nasek American Epic-erako grabatutako beste kantu bat dugu One Mic izenekoa. Gero, Nasek grabatu zuen beste kantu bat entzun dugu, N.Y. State of Mind (1994).

Gernikako Dientes de luna taldeak bere laugarren bilduma kaleratu dute, Atmósfera izenekoa, Baga Biba zigiluan. Hiru kanta aukeratu ditugu bertatik: Orratz galdua, Descalza eta Atmosfera.

Dennis Brown 70eko hamarkadan Jamaikan reggae kantarien artean arrakastatsuenetakoa izan zen. Orain CD batean berreskuratu dira 1975 eta 76an kaleratutako bi LP. Guk handik entzun ditugu: Only a Smile, African, So Long Rastafari eta Fresh and Clean (I Roy-rekin).

Memphiseko Don Nix 60ko hamarkadaren hasieran Stax disko etxearen Mar. Keys taldearen partaidea izan zen. Hegoaldeko rock eta soul musikaren kantu egilea izan zen, baita kantari ederra ere. 2002an aintzinako lagunekin Going Down izeneko bilduma egin zuen. Bertatik kantu batzuk dastatu ditugu: Palace of the King, Going Down, Everybody wants to Go to Heaven eta Going Back to Luka.

Kaliforniako The Skiffle Players Cass McComb-en talde alternatiboa da. Bigarren lan honetan Neal Casal dute taldean Chris Robinson Brotherhood taldearen baimenarekin. Skiff euren bigarren lana da eta guk hiru kantu entzun ditugu bertatik: Cara, Local Boy eta You’ll Miss It When It’s Gone.

Duke Reid ska garaiko produktorerik onenetakoa izan zen Jamaikan. The Treasure Island ska Album Collection CD barrian lau LP bildu dituzte 58 kanturekin. Aukeratu ditugunak: Latin Goes Ska (Skatalites), Jordan River (Justin Hinds), Dan De Lion (Don Drummond) eta Watermelon Man (Baba Brooks).

Tenpora boskoteak 2017an kaleratu zuen Itzulika izeneko grabazioa eta pare bat abesti entzun ditugu bertatik: Berandu da eta Itzulika.

https://www.youtube.com/watch?v=KBRdqIbyrew

Hurrengo podcasta

KULTUR KUBOA : Barneko altxorraren bila Maialenekin... + Unamaren iduzkia berriro piztu da...

al. Api 8 , 2019