PIPERPOLIS: “Basotik itsasora” dokumentala eta ”Basoa” dantza pieza migratzaileen errealitatea sormenetik

Gaurko saioan memoria, migrazioa eta sorkuntza uztartzen dituen proeiktuaren inguruan mintzatu gara, Batetik Basotik itsasora dokumentala eta Basoa dantza piezaz. Asteburu honetan estreinatuko dira Loraldia jaialdiaren barruan. Basotik itsasora dokumentalaren emankizuna goizez, eta Basoa koreografia arratsaldez izango dira. Dantzaz izan da Larart egitasmoaren bultzatzailea eta sortzailea, Hotz Zarautz eta Txikota Komunikazioaren laguntzarekin. Ikuspegi eta helburu soziala du, eta kultura eta sorkuntzaren bidez errefuxiatuei lekua ematea eta haien egoera latza arintzen laguntzea du xede.”Basotik Itsasora” dokumentala  larunbatean Bilboko Loraldia jaialdian estreinatuko da eta, igandean, Gursen, “La Retirada”-ren 80. urteurrenean. Migrazioaren errealitate gogorrak interpelatu egiten gaitu, galderak egitera garamatza. Errealitate horri begiratu, eta buruarekin eta bihotzarekin aztertu eta inplikatu dira proiektu honetan.

Hurrengo podcasta

BERBAZ: Ibone Ametzaga, biodibertsitateaz ikertzen, ingurumen politikan eragiteko

og. Api 4 , 2019