A DESALAMBRAR | Sahara, no-eu eta Minga

Kaixo entzule!

Gaurko irratsaioa eduki ezberdinez betea izan da. Hasteko “Un agujero en el muro” dokumentalaren emankizuna izango dela aitzakitzat harturik, Olatz Alonso, arabako SEADen Lagunak elkarteko kidearekin solastu gara dokumentalaz, Saharaz eta elkartasunaz. Ondoren argitaratu berri den manifestu bat izan dugu hizpide, “Herrion burujabetzaren alde, Europar Batasunari ez!” izenburua du eta berau irakurri ondoren Ítaca, Herrialde Katalanetako erakunde internazionalistako Oscar Calderak bikainki azaldu digu zer den Europar Batasuna eta zergatik komeni zaigun estaturik gabeko nazioei bertatik alde egitea. Irratsaioaren amaieran, Kolonbia izan dugu hizpide, konexio arazo batzuek gainditu ostean Lucho Acosta, Guardia Indigenako koordinatzaile nazionalarekin hitzegiteko ohorea izan dugu, Minga mugimendu indigenak aurrera daraman protestak azaldu dizkigu, Duqueren gobernuak eman dieten erantzun errepresiboa salatzearekin batera. Entzun ezazue, etzarete damutuko eta!

Hurrengo podcasta

KOLPEZ KOLPE – 3×101 – Irauten

ar. Api 2 , 2019