ERRAIETATIK vol. 57 | Asteroideen zartada

ERRAIETATIK irratsaioaren azken atal honetan, Gasteizko zein Euskal Herriko euskarazko rap eszenara begira jarri gara, Martin Ziarrusta Ziakhus ume basatiarekin, kaleratu berri duen Asteroide Batzuk diskaren harira.

Ziakhusen maskarari agur esan ostean, bidea egiten jarraitzen du gazte hau, eta bere ibilbidea, bere musika, bere mezua eta inguratzen gaituen panorama kultural eta musikala hizpide izan ditugu berarekin.

Aspaldiko laguna dugu Ziakhus Hala Bedi irratian. Izan ere, 2017. urtean Squat Kapitala kanta eta bideoklipa sortu zituen HALABEDITARAP saioaren bigarren atalean. Eta Markes Iraizozekin solasean ere izan zen beste batean. Urte berean, bere lehen lana kaleratu zuen: Propedeutika (2017). Honen ostean, Abdukzioa iritsi zen, 2018ko apirilean.

 

Oraingoan, bi urteko ibilbide frenetikoak eskeini dion heldutasun musikalaz eta asteroide baten gisara kolpatzen duen lirikaz baliatuta, diska berria (Asteroide Batzuk) aurkeztera hurbildu da Hala Bediko ume basation txokora.

Hurrengo podcasta

POTTO: Arabako Bertsolari Txapelketaren finalera begira Aintzane Irazustarekin

az. Mar 27 , 2019